############################################################################### =============================================================================== ..:: STALLMAN MADRILEN ::.. askatasun eta elkartasun tekno-kognitiboaren defentsa =============================================================================== ############################################################################### "gogor lan egin beharko dugu elkartasun eta askatasunaren helburua defendatzeko" "kopiatzea ilegala egiten duen legea lege kriminala da" RICHARD STALLMAN, Madrilen 19-20/01/03 Stallman 20 urtik gora martxan darabilen Software Askearen mugimenduaren sortzaile eta hacker ezaguna, teknologia eta softwarearen elkartasun sareen alde mintzatu da madrilen gizarte kontsumista eta kapitalista amorratu honen alternatiba moduan. Igande eta Astelehenean Stallman-en hitzaldietan egon ginen, baita aurrez-aurre (indymedia-EHrako) elkarrizketa batean. ================================================================================ INFORMATIKA FACULTATEKO HITZALDIA ================================================================================ Vallecas-eko Informatika Fakultatean eman du Stallman-ek igandean Software Askearen inguruko hitzaldia. Software Askearen lau askatasun oinarrizkoenak azaldu ditu Stallmanek lehendabizi: 0. Programa erabiltzeko askatasuna ---------------------------------- Askatasun honek ez du azalpen askoren beharrik. Erabil-ezinak diren programa askorik ezpaitago, eta askatasun hau besteetatik behar beharrez jarraitzen da. 1. Programaren kode-iturria izateko askatasuna ---------------------------------------------- Programa baten kode-iturria programaren barne egitura ezagutzeko eta aldatzeko beharrezkoa da. Kode-iturria eskuratzeko ahalmena fundamentala da software teknologiaren askatasuna lortzeko. Kode-iturririk gabe programadorearen esku gelditzen da erabiltzailea, ezin bait daiteke jakin zer egiten duen programak benetan. 2. Elkartasun askatasuna ------------------------ Elkartasunerako askatasuna programa bat banatzeko eta kopiatzeko askatasuna da. Software-kopiaren kontrako legeak elkartasunaren aurkakoak dira. Imajina dezagun kotxea erosi eta debekatua legokeela beste inori ustea edo prestatzea, egoera berdina bizi dugula software arloan defendatu du Stallmanek. Softwarea kopiatzea eta lagun edo kideei kopiak ematea eskubide unibertsala beharko luke izan. Software askeak askatasun hau defendatzen du. 3. Komunitatean norberaren obekuntzak publikatzeko askatasuna ------------------------------------------------------------- Azkenengo askatasun honek dio aske izan behar garela programa bat obetu edo aldatu eta aldaketa edo obekuntza hori publikoa egiteko. Gizartean sartzen ari diguten paranoia faltsuaren aurka Stallman-ek piratak itsaontziak zuntzitzen dituzten tipoak direla gogoratu digu, ez programak elkarbanatzen dituzten pertsonak. Kooperazio eta elkartasun kognitibo eta teknologikoa defendatu ditu Stallman-ek; dirua lortzeko nahikoa da serbitzuak ematea (bizitzeko ez dugu hainbeste diru behar azken finean), gaur eguneko produkzio egoeran ez dago teknologia eta ezagutza ekonomikoki explotatzeko beharrik, are gutxiago explotazio horrek gizarte osoa teknologikoki kateatzen baldin badu. Linux nukleo bat besterik ez da ------------------------------- Kritikak ere bota ditu Stallmanek gnu/linux komunitate barnean efektibitatea eta arrakasta besterik ez baloratzen duten kontra. Askatasun tekonologikoaz ez da askorik mintzatzen Linux esaten denean. Linux moda bat bilakatzen ari da eta bere oinarrian gnu proiektu politikoa dagoela gogoratu digu. Beraz Linux izena erabili beharrean Gnu/Linux esan beharko genuke, izan ere Linux kernel bat (sistema eragilearen bizkar hezurra) besterik ez da, eta bizkar hezur hori gauzatzeko gnu programa asko erabili egiten dira, aldi berean linux nukleo gainean erabiltzen diren programa gehienak gnu komunitatean eginak dira. Gnu/Linux komunitateak askatasun eta elkartasunaren helburuak berreskuratu behar ditu. Stallmanek Linus Tolvars lotsagabe bat dela bota du, software propietarioa erabiltzen baitu inolako lotsarik gabe. Etorkizuneko mehatsuak ---------------------- * Linux nukleoan erabil daitezkeen programa ez askeak, haien artean java-n programatzen diren hainbeste. * Software Patenteak: Patenteei buruz eman zuen Stallmanek bigarren hitzaldia (ondoren laburpen bat emango dugu) * Korporazio askoren konspirazio irekia: trusted computation: hardware aldean gauzatzen ari den konspirazio honek ordenagailuan kopiatzeko ahalmena murriztuko du. ================================================================================ SOFTWARE PATEENTEAK: ASKATASUN TEKNOLOGIKORAKO ARRISKURIK HANDIENA EGUN EUROPAN ================================================================================ Astelehenean Madrileko "El Laboratorio" etxe okupatuan bigarren hitzaldi bat eman zuen Stallmanek, software pantenteen inguruan hain zuzen. Patenteak izugarrisko arriskua suposatzen dute askatasun teknologikoarentzat eta software askearentzat bereziki. Copyright-ean ez bezala, patenteek ez dute programa zehatz baten inguruko erabilpenak (kopiak, modifikazioak, etab.) kontrolatzen, programatu daitekeen IDEIA oso bat baizik. Pateteen ondorioak izugarriak dira softwarean: 1. Ezin da softwarerik garatu milaka patenteekiko dependentzia konprobatu gabe. Horrela softwarea egitea izugarri arriskutsua egiten da patente guztiak ezagutzea ezinezkoa baita. Programatzen minaz beteriko zelai bat gurutzatzea bezalakoa dela esan Stallmanek, programazio prozesuan erabaki bakoitzak aurpegian estanda egingo dion patente bat zapaltzeko posibilitatea dauka programadoreak. Nork programatu dezake egoera honetan?. 2. Korporazio handiek (IBM, Micro$hoft, HP, etab.) patente askoren jabe dira eta monopolio osoa ematen diete patentaturiko idea bat gauzatzeko (nahiz eta idea berdina beste edonork bere kabuz izateko posibilidadea egon). 3. Izugarri garestiak dira patenteen inguruko juizioak, besteak beste patenteak ulertezinak baitira eta legegizon espezializatuak behar baitira patente bakoitza era egokian ulertarazteko. Aldi berean zerbait patentatzea oso gareztia da 10.000-30.000 euro inguruan. Patenteak ez dira, inolaz ere, asmatzailea defendatzeko eginak, korporazioen monopolioak indartzeko baizik. Honen aurrean gizartea patenteen kontra argi eta garbi erantzun behar duela gogorarazi digu Stallmanek. Hilabete hauetan Europako parlamentuan software patenteak eztabaidan daude. Gaur egun software patenteak ez dira legezkoak europan baina legea aldatzeko presio handiak jasaten ari dira parlamentuan. Orain da gure ahotsa entzunarazteko momentua, beranduegi izan aurretik. ================================================================================ STALLMANEKIN AURREZ AURRE ================================================================================ Stallmanekin aurrez-aurre elkarrizketan ere egon gara indymedia-EHrentzako. Bertan Stallmanek software askea mugimendu politiko sendoa bilakatu behar dela esan digu. Nahiz eta hasiera batean software askearena proiektu "etikoa" izan, gaur egun proiektuak jasaten duen arriskuen aurrean gizarte mugimendu politiko sendo baten beharra baitago. Azken helburua (edo ametsa) ziberespazioaren askatasuna dela ere aurreratu du. Ala ere, Stallman prudentzia askoz mintzatu zaigu, bera programazioaren munduan bizi dela gogoratuz eta hortik kanpo gauza gutxi esan ditzakeela egin BEHAR genukeenaren inguruan. Azkenengoz software askearen etorkizuna gure esku dagoela gogoratu digu Stallmanek, arrisku handiak direla gure aurrean baina softwarearen askatasunaren garaipena egunero eta guztion artean gauzatu beharko dugun garaipena dela. ================================================================================ INFORMAZIO GEHIAGO ================================================================================ RICHARD STALLMAN ---------------- http://www.stallman.org GNU PROIEKTUA ------------- http://www.gnu.org http://www.euskalgnu.org http://www.euskal-gnu.org PATENTEEN AURKAKO KANPAINAK --------------------------- http://www.eurolinux.org http://www.hispalinux.es STALLMANEN IRUDIAK MADRILEN --------------------------- http://acp.sindominio.net/gallery.pl?sid=03/01/21/1444213&mid=03-01-21-1444257 xabier barandiaran Metabolik BioHacklab http://www.sindominio.net ****************************************************************************** xabier barandiaran 2003 COPYLEFT: textu hau banatzeko eta kopiatzeko askatasun guztia daukazu, nota hau eta autorearen izena mantentzen den heinean. ******************************************************************************