Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada
Asamblea contra el Tren de Alta Velocidad

Posta Kutxa 234 20300 Irun (Gipuzkoa) Euskal Herria (Spain) Helbide Elektronikoa: ahtez@sindominio.net
|Adierazpenak/Manifiestos| |Agirirak/Documentos| |Boletín EROKERIA Boletina| |Berriak / Noticias| |Helbideak /Direcciones|

 

Programa Alonsotegi IX AkapadaAbiadura Handiko Trenaren Aurkako
IX. Akanpada

Alonsotegin, uztailaren 30etik abuztuaren 8ra

Egitaraua  / Nola joan // Texto del llamamiento / Programa

Uztailaren 30etik abuztuaren 8ra, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka egingo den IX: Akanpadan parte hartzera deitzen dugu.

Kanpaldia, elkargune soziala, partehartzailea eta komunikatiboa izango da. Bertan asanbladak, hitzaldiak, tailerrak, mendi-martxak, kontzertuak, festak, antzerkiak, umeentzako ludotekak...etab burutuko dira; AHT bezalako azpiegitura handiak indarrez ezartzen dizkigun política desarrollista eta ekonomiaren globalizazioaren aurrean sortutako dinamika social eta borroka ezberdinak ezagutzera emateko. Makroproiektu hauen atzetik dagoen gaur eguneko gizarte eta ekonomia ereduak ingurugiroari eragindako harrapaketaren eta gizarteari eragindako kalteen aurrean, hausnartze kolektibo kritiko bat sortuz.

Aurten, Akanpada Nerbioaren Ezkerraldean egingo dugu, Alonsotegiko bazter miresgarri batean, oraindik, momentuz behintzat, mirariz bezala geratzen diren gutxi horietako batean. Izan ere, inguru guztiak, Bilbo Handia eta bereziki Ezkerraldea eta Mehatzaldeak, orain arte eta oraindik ere, urtetako industrializatze eta okerrago dena, egungo proiektu desarrollista basatiekin munstrokeriaren historia bizi izan dutela esan bait daiteke, bertako bizimoduak, lurraldea eta ingurunea ia erabat suntsituak izan arte.

Alonsotegik, martxan dauden eskualdearekiko eraso guztiak laburbiltzen dituela esan daiteke, zuzenean ez denean oso hurbilean jasaten bait ditu. Honela, alboko kaltegarri eta arriskutsua den Bilboko errauskailua; Alonsotegiko herritik Balmasedaraino joango den Kadaguako Korredorea delakoa – bukatzeko Alonsotegiko aldea bakarrik falta duena- eta hainbat lur emankor suntsitzen dituena; Ezkerralderako proiektaturik dagoen AHTaren tramoa, zeini gehitu behar zaion orain, paraleloki joango den Hegoaldeko Saihesbidea deiturikoa –edo xumeago Super-Sur-, A-8 autobidearen balizko gehigarria izango den proiektu basatia, alde batetik Superportuarekin lotuko dutena –berau izanik Eusko Jaurlaritzaren plangintza ekonomiko neoliberal eta desarrollisten ardatzetako bat- eta bestalde Galdakao eta Zornotzarekin, tunel eta biadukto eskergak dituelarik –bata Alonsotegin bertan-, eta besteak beste, milaka tona asko kondar eta kilometro karratu porlan ugariren isurketa ere suposatuko duena, lehendik ere nahikoa larriak ziren jende pilaketa eta lurralde suntsiketak areago larrituz, eta dena, behi sakratu bihurtu diren progreso, konpetibitate eta kontsumoaren zerbitzurako.

Hori gutxi balitz, kutsakor eta arriskutsuak diren proiektu energetiko erraldoiak gehitzen dizkigute, hainbat eta hainbat merkatalgune itxuragabekoak, erakustazoka, eta Superportuan kokatu nahi dtituzten kimika entrepresak eta porlandegiak. Basatikeria hau guztia dotoretzeko berriz, Trianoko Golf zelaia –eta bere ezinbesteko turismo azpiegitura guztiak-, kirol kaiak, errepide eta saihesbide kontaezinak , eta luxuzko eraikuntza eta espekulazio proiektuak terreno onenetan eta betikoentzako ari zaizkigu ezartzen. Hau dena dela eta, Ezkerralde, Mehatzalde, Enkarterri eta Bilbo inguruko pertsona eta elkarteei ere, gonbidatzen diegu jarduera honetan partehartzera, ea honela laguntzen den gizarte eta ingurugiroan hain kolpe bortitza eragiten ari diren makroproiektu hauekiko erantzunari bultzada bat ematen.

Akanpadako goiburua "AHT-rik EZ!¡NO AL TAV! AUTOORGANIZAZIOA ¡" dugu, zeren gaur egun eskuartean dugun zereginik garrantzitsuena, gobernuetatik datorkigun inposaketari era autoorganizatuan aurre egin ahal izateko mugimendu indartsu bat bultzatzea bait da. Ez gaitezen engainatzen utzi proiektuaren sasi aurrera-atzera horiekin, zeren protagonismo politiko edota interesen arteko bigarren mailako gatazkak besterik ez bait dira. Erakundeetako partiduek, Gobernuek –Madrilekoak zein bertakoak- eta ekonomi agenteak deritzotenek proiektuarekin aurrera jarraitzeko kontsentsu argia bait daukate, beren interes ekonomiko neoliberalak funtsean bat datozelarik, herriaren nahia eta beharren gainetik, horretarako eskumenean dituzten baliabide guztiak erabiltzeko prest egonik, komunikabideen manipulazio erabatekoa barne. Gure apustua, aldiz, kontrakoa izan behar du, proiektu hauek guztiak gera eraztearena eta era berean, atzetik dagoen interes mataza konplexua eta berau sustentatzen duen eredu ekonomiko eta sozial neoliberal eta desarrollista gogorki salatzearena, trenari edo beste edozein arlori buruzko arazoei alternatibak aurkezteko iruzurrean erori gabe, zeren honek, azken finean, nolabait, beren interesak eta ekonomia kudeatzea besterik ez bait luke suposatuko. Eguneko eredu ekonomiko-sozial barruan kudeaketa alternatibek ez dute inolako zentzurik; behar dena da, beraren salaketa bortitza eta oposaketa autoorganizatua ahalik eta sendo eta zabalena, begirada beste bizimodu, harreman eta ekonomia eredu batean jarrita, non berdintasuna, naturarekiko errespetua eta gure askatasuna izan daitezkeen oinarria.

Beraz, Akanpadan partehartzera eta deialdia zuen inguruan zabaltzera animatzen zaituztegu.

ABIADURA HANDIKO TRENAREN AURKAKO ASANBLADA
Tel: 660 437 489      e-mail: ahtez@sindominio.net     Apdo.70 - 48901 Barakaldo