Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada
Asamblea contra el Tren de Alta Velocidad

Posta Kutxa 234 20300 Irun (Gipuzkoa) Euskal Herria (Spain) Helbide Elektronikoa: ahtez@sindominio.net
|Adierazpenak/Manifiestos| |Agirirak/Documentos| |Boletín EROKERIA Boletina| |Berriak / Noticias| |Helbideak /Direcciones|
   


Ongi etorria //////>

Abiadura Handiko Trenaren proiektua eta berari loturiko garapen ereduaren aurka Euskal Herrian lanean dabilen taldea gara. Naturaren suntsipena, garraioaren hazkunde geldiezina, ezberdintasun eta aberastasun kontzentrazioa suposatzen duen ereduaren aurka. Garapenkeri hori beste sektore batzutan ere denuntziatzen dugu, transnazionalek monopolizatu eta xahuketa bultzatzen duten sektore energetikoan adibidez.

AHTaren (Abiadura Handiko Trenaren) Aurkako Asanblada 1993an jaio zen Euskal Herrian AHTaren aurkako talde mugimendu asanblearioa sortzeko asmotan. Euskal Herrian 443 km-ko "H" formako AHT sarea egiteko asmoa dago, Dax-Bilbo-Gasteiz-Iruņa-Zaragoza ertzetan eta Gipuzkoa erdian egonik. Europar Batasunaren menpe sortu den proiektu erraldoi honek dakartzan kalte ekologiko eta sozialak itzelak dira.

Orain arte egin ditugun ekintzekin (kaltetutako inguruetatik mendi martxak, aldizkariak, Erokeria boletina, manifestua, bideo, hitzaldi eta eztabaidak, salaketak, topaketak, urteroko akanpada, manifestazioak, ea.) informazioa zabaldu eta eztabaida zabala bultzatzen saiatu gara, AHTak garapenkeriaren ezartzea suposatzen duenari buruz. AHTa Europan ezartzen ari den garapen ereduaren adierazgarri ikaragarria da, ERT (European Round Table of Industrialist/Europako Industrialen Mahai Borobila) bezalako lobby-ak bultzatzen duten Merkatu Bateratua eta Sare Transeuropearren garapen eredua. AHTa bezalako Sare Transeuropearrak ez dira ta jende arruntarentzat, kapitala errazago mugitu eta sar dadin baizik.

Hitz gutxitan esanda, AHTa eta azpiegitura erraldoiekin (autobide, superportu, aireportu, eta abarrekin) Euskal Herria europako merkatuaren integrazioarako pasabide izatea nahi dute. Honek, beste kalteen artean, garraio beharren hazkundea dakar, Donostia-Baiona ingurua merkantziendako plataforma intermodala bihurtzea Eurohiriaren proiektua barruan eta bestalde Bilbao Metropolitarra nazioarteko kapitalismoaren kokagune, gizarte eraginak, ekologiko eta kultura arlokoak kontutan eduki gabe.

AHT Gelditu! Elkarlana-ren partaide gara, hainbat giza eta herritar talde, talde politiko, sindikatu, ekologista eta abarrekin. Elkarlanak hiru manifestazio antolatu ditu, Donostian, Arrasaten eta Hernani-Astigarraga, bai eta maila lokaleko ekintza ezberdinak. AHTaren Aurkako Asanbladak, gure aldetik, proiektu honen eraikuntzaren aurka eta beste proiektu txikitzaileen aurkako ekintza anitzak egiten jarraitzen dugu: zentral termikoak, Bilbo eta Pasaiako superportuak, zentrale eolikoak, Baiona-San Sebastian eurohiria, Eibar-Gasteiz autobidea, Itoizko urtegia,...

TXIKIZIOA GELDITU!
ABIADURA HANDIKO TRENIK EZ!
GIZARTE ALDAKETA BULTZA DEZAGUN!