Maiatzak
25 18:00etan Manifestazioa Durangon (Santanan), parte hartu
(Kartela)
AHT
Gelditu! Elkarlana osatzen dugun talde eta pertsonek "Abiadura Handiko
Trenik ez da pasatuko!" lemapean AHTaren aurkako manifestazioa antolatu
dugu maiatzaren 25erako Durangon. Manifestazioan parte hartzera dei
egiten dugu eta baita deialdia norberaren inguruan zabaltzera ere.
Honako hauek dira, besteak beste, AHTaren aurka ditugun eta manifestazio
antolatzera bultzatu gaituzten arrazoiak:
Onartezinak iruditzen zaizkigu AHTak ingurune fisikoan eragingo dituen
inpaktuak, aurreikusten diren lur mugimenduak eta obra erraldoiak lurraldea
zatikatu eta hidrologia sistema kaltetuko dute. Energia gastu handiagoa
ESB edo Iberdrola bezalako enpresen mesedetan, kanteren explotazioa
ugarituko da eta zarata gomendatutako nibeletik oso gora sortuko du
pasako den herri eta auzoetan.
AHTarekin lurralde-desorekak areagotzen dira hiriburuen arteko konexio
azkarrak bultzatzen bait dira, tamaina erdiko edo nekazaritza inguruneko
herrien eta baita nekazaritzaren beraren kalterako; halaber, makrohirietako
aglomerazio eta zentralismoa bultzatzen dira.
AHTaren moduko azpiegiturak -interes orokorrekotzat jo eta udalerria
gainditzen dutenak- praktikan, udalerrien erabakitze ahalmena baztertzen
dute, hauek izan ditzaketen ekonomia eta gizarte-ereduak kontutan hartzen
ez dituen aurrerapen-mota jakin baten izenean.
AHTa,
autobiak edo proiektu energetikoek mugarik gabeko ekoizpeean eta kontsumismoan
oinarrituriko ereduaren parte dira, boterea eta aberastasuna gutxi batzuen
esku jartzen dutenen eredua. Gastu publiko handia suposatzen du gutxi
batzuen interes eta onurarako, behar sozial handiagoak oraindik erantzun
gabe daudenean.
Eta azkenik, udalerriek eta herritarrek proiektuarekiko azaldu duten
errefusa errespetatzeko exijitu nahi dugu. Eta azpiegitura honek edota
interes lokal kolektiboen aurka jo dezakeen beste edozeinek, ukituko
dituzten udalerriek ezetza esateko eskubidea izan dezatela eskatu nahi
dugu.
AHTaren PROIEKTUA BEREHALA GELDITZEA
ESKATZEN DUGU.
AHTrik EZ, EZ DIRA PASAKO!!