Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada
Asamblea contra el Tren de Alta Velocidad

Posta Kutxa 234 20300 Irun (Gipuzkoa) Euskal Herria (Spain) Helbide Elektronikoa: ahtez@sindominio.net
|Adierazpenak/Manifiestos| |Agirirak/Documentos| |Boletín EROKERIA Boletina| |Berriak / Noticias| |Helbideak /Direcciones|
 

HERRIZ HERRI AHTrik EZ!

AHT GELDITZEA ESKATUKO DUEN IBILALDI BATEK "EUSKAL Y" EGITASMOAK KALTETURIKO HERRIAK LOTUKO DITU EKAINAREN 30ETIK UZTAILAREN 6RA

Udalerrien artean bizikletaz eta herrien barruan oinez egingo da

Ekainaren 30etik uztailaren 6ra, "HERRIZ HERRIZ AHTrik EZ!" lemapean, ibilaldi batek "Euskal Y"aren egitasmoak kalteturiko herriak lotuko ditu, ekologia nahiz gizarte arloetan ondorio larriak eragingo lituzkeen egitasmo hori gelditu beharra aldarrikatzeko. AHTari oposizioa erakusten dioten hainbat talde eta erakunderen arteko AHT GELDITU! Elkarlanak eraturik egingo den ibilaldi honek, hala Euskal Herri mailan nola lokal mailan mobilizazioari bultzada bat eman nahi dio, makroproiektu horren inguruan nozitzen ari garen erakundeen desinformazio orokorrari eta inposaketari aurre egiteko. Ibilaldi honen bidez, AHTren egitasmoak berekin ekarriko lituzkeen kalte ekologiko, sozial eta ekonomikoei buruz, baita nekazaritzari eta lurraldearen orekari eragingo lizkiekeenei buruz ere, jendea ohartarazteko, informatzeko, mobilizatzeko eta, finean, egitasmo hori geldiaratzeko gure herrietan jada egiten ari garen oposizioa zabaldu nahi dugu. AHT GELDITU! Elkarlana osatzen dugun elkarte eta mugimenduek, beraz, ingurugiroari eraso larriak eragiteaz gain gizarte eredu jakin bat ezartzea dakarrelako arbuio zabala jaso duen AHTren egitasmoa gelditzeko eskakizuna banatzen duten pertsona eta talde guztiei mobiliziazio honetan parte hartzeko dei egiten diegu.

HERRIZ HERRI AHTrik EZ martxa hori azpiegitura erraldoi honek kalteturiko udalerrien artean egingo da aste oso batean. Gasteiztik ekainaren 30ean abiatuko da, eta hainbat etapatan, "Euskal Y"aren trazaketak eragindako herri kasik guztietan ibiliko da. Jendeari partehartzeko erreztasunak emateko, udalerrien arteko zatiak bizikletaz egingo dira eta kalteturiko herriak oinez zeharkatuko ditu. Hortaz, aste osoan zehar herrietako sarreretan jendea biltzeko deialdiak egingo dira, herrien barruko ibilbidea oinez egiteko. Era horretara, borroka hau herrietan sustatzeko eta errotzeko egokiak diren izaera lokaleko ekimen eta mobilizazio txikiz josita egingo da martxa. Eta, bukatzeko, ibilaldiak azken hitzordu bat izango du, uztailaren 6an, larunbatarekin, Bilbon, mobilizazio honi amaiera manifestazio erara emateko.

AHTa gelditzearen alde sentsibilitatate eta gizarte sektore ezberdinetako jendea biltzen dituen elkarlan honen partetik, Espainiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak azken aldian bideratu duten inposaketa eta manipulazio kapitulu berria gaitzesteko mobilizazioa eta ekintza informatiboak areagotuko ditugu. Izan ere, guztiz salagarriak dira Sustapen Ministerioak AHTren behin betiko eraikuntza proiektuaren lehenengo lanak hasteko emandako agindua --eraikuntza lanei ekin aurreko azken urratsa izan nahi du horrek-- eta Garraio Sailak abian jarri duen kanpaina propagandistikoa, non era eskandalagarrian "garraio jasangarri" gisa agertu nahi duen gure herrian inoiz planteatu den azpiegitura planik beldurgarriena. Makilaje zuritzaile horren atzean gorde nahi du AHTren proiektuak eragingo lituzkeen ingurumenarekiko eraso bortitza, ekonomia kostu ikaragarria, bere izaera elitista eta lurralde honen neurri eta egiturarentzat zeharo ezegokia dela. Errotik gezurtatzen dugu gainera AHTa errepide bidezko garraioak eragindako arazoen aringarri izan daitekeenik --Eusko Jaurlaritzak egitasmoaren aldekotasuna lortu nahian erabiltzen duen sasi-argudioa --, egitasmo horrek ezinbestez trafiko kopuruak bikoiztu eta egungo garraio ereduaren joera erasokorrak handiagoak izatea eragingo baitu. Arrazoi hauek eta beste asko direla medio konklusio honetara heltzen gara: AHTa ez da inondik inora gizarte orekatu eta inguramen ekologikoari egokitu nahi zaion eredu baten araberakoa, kapitalismo basatienari datxekion eredu desarrollista eta xahutzailearen araberakoa baizik. Benetan, egitasmo hori inoiz gauzatuko balitz, honako hauek lirateke besteak beste horren ondorioak:

Hori denagatik, ekainaren 30etik uztailaren 6ra AHT gelditu beharra aldarrikatzeko herriz herriz egingo den ibilaldian partehartzera animatu nahi dugu jende guztia, bai bere bidean bizikleta martxarekin elkartuz, bai egunetik egunera Araban, Debagoienan, Goierrin, Tolosaldean, Donostialdean, Hendaian eta Durangaldean kalteturiko herriak oinez zeharkatzeko egingo diren deialdiekin bat eginez, eta bai uztailaren 6an, larunbatarekin, eguerdiko ordu 1etan Bilbon mobilizazio honi manifestazio erara amaiera emango dion hitzordura bilduta ere.

ETAPAK: Etapak osorik edo zati batean egin daitezke. Distantziak eta iraupenak sobera luza ez daitezen ahalegindu gara bestalde. Jendeari parte hartzeko erreztasunak emateko, tokian tokiko taldeek herrietako sarreretan deialdiak egingo dituzte, jendea biltzeko eta herria oinez zeharkatzeko. Etapa bakoitza bi zatitan egingo da, bata goizez eta bestea arratsaldez, eta eguneko batazbestekoa 3 ordu bizikletan eta 1'30 ordu oinez izango da. Etapak goizeko 11etan hasiko dira, eta eguerdi aldera bazkaltzeko atseden on bat egin ondoren, arratsaldeko 5etan berriro martxan jarriko gara:

Bizikleta martxan parte hartuko duten pertsonentzat laguntzako furgoneta bat ibiliko da gauzak eramateko (arropa, lo-zakua, e.a.) eta harrera emateko azpiegitura egokituko da (lo egiteko tokiak, dutxak, bazkariak...). Ibilaldi osoa egitera animatuko diren pertsonei aldez aurretik abisatzea eskertuko diegu, eta aste osoko bazkariak, afariak eta gosariak ordaintzeko bonu bat (30euro) eskuratu ahal izango dute.

Hortaz, zuen partehartzea espero dugu eta zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskertuko dizuegu. Materiala eskuratu nahi baduzue (kartelak, esku-orriak, pegatinak) edota informazio gehiago lortzeko nahiz proposamenak egiteko, harremanetan jar zaitezte:

AHT GELDITU! Elkarlana (Tlfnoa): 657 70 56 77

[itzuli/volver]