Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada
Asamblea contra el Tren de Alta Velocidad

Posta Kutxa 234 20300 Irun (Gipuzkoa) Euskal Herria (Spain) Helbide Elektronikoa: ahtez@sindominio.net
|Adierazpenak/Manifiestos| |Agirirak/Documentos| |Boletín EROKERIA Boletina| |Berriak / Noticias| |Helbideak /Direcciones|

AHTren AURKAKO IBILALDI INFORMATIBOA ARALAR MENDIAN

en castellano
“Harririk zailena baino gogorrago eta zekenagoa da klase politikoa. Ustelkeriaren eta desarrollismoaren izenean justifikatu nahi da paisaje eta kultur-ondarearen txikizioa. Arazo honi buruz duen ezjakintasuna izugarria da eta egun bizi dugun naturizidio beldurgarriaren eta nortasun-zeinuen ezabaketaren erantzulea da. Iraultza soziala zeregin ezinbestekoa du! gu hainbesteko barbariea geldiaraziko badugu”

 
(Iñaki Uriarte arkitektoak iritzi artikulu batean esana)

 
Apirilaren 1 eta 2an, asteburuarekin, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak deituta mendi ibilaldi informatiboa egingo da Nafarroako Korridorearen eta “Euskal Y”-aren ! arteko lotuneak Aralar mendian eragingo lituzkeen kalte larriak salatzeko. Hori dela eta, “GELDITU ETA PENTSATU! AHTrik EZ!!” lemapean Lakuntza, Ataun, Zaldibia eta Ordizia elkartuko dituen bi eguneko mendi ibilaldi honetan parte hartzera deitzen dugu, inguramenari nahiz gizarte osoari hainbeste kalte ekarriko liokeen AHT egitasmoarekiko oposizioa adieraztelo eta Nafar Korridorea “Euskal Y”-arekin lotzearen ondorioz Nafarroa eta Gipuzkoan kalteturiko herrietan borroka informatiboa bultzatzeko. Honi dagokionean, jakina da Espainiako Sustapen Ministerioaren planen arabera, Arakil bailara eta Oria haranen artean –Ordizian ala Tolosan-- kokatuko litzatekeela bi sareen arteko lotunea. Hain zuzen ere, Abiadura Handiko Trenak Aralar mendian eragingo lituzkeen inpaktuei buruzko txostena (pdf 2'6Mb) argitaratu du AHTren Aurkako Asanbladak joan den urtarrilean, egitasmo horrek ingurugiroan eragingo lukeen eraso onartezina kontuan hartuta bertan behera utz dezatela eskatzeko (txosten hori eskuratzeko 943-883978 telefonora hots egin edo web honetako agirien atalean begiratu). Izan ere, AHTren gaia dela eta, “Euskal Y”-a inposatzea geldiarazteko egiten ari gara ahalegin handiena AHTren aurkako herri mugimendua, baina Nafarroako Korridorearen aferari begira ere jarri beharko dugu, Nafarroako Gobernuak hasi duen AHTren aldeko kanpaina zitalaren aurka lana antolatzeko eta ! proiektu horrek Aralarren eragingo lituzkeen inpaktu latzak direla medio, hain juxtu, Eusko Jaurlaritzaren eskutik “Euskal Y”-a eta Nafarroako Korridorearen arteko lotuneari buruz nozitzen ari garen erabateko desinformazioari eta oskurantismoari aurre egiteko.
Horrenbestez, jende guztia ibilaldian parte hartzera animatu nahi dugu, ea horrekin aberastasun natural handiko eremuak eta kultur ondare garrantzitsua gordetzen dituen ingurunean inposatu eta bertako balore naturalak –hala nola Lizarrutsiko basoa, Ataungo Domoa edota Ubeizuloko sarbegia, beste adibide askoren artean-- eta kulturalak interes ekonomiko eta desarrollista hutsen probetxurako hondatuko lituzkeen proiektu txikitzaile horren aurkako erantzunari elkartzeko topagune bat ematea lortzen dugun . Bide batez, hainbat ingururen edertasunaz gozatzeko eta hurbilean dugun bizilurrak dituen ondasunak hobeto ezagutzeko aukera eskeiniko du ibilaldiak, natur zientzien arloan eta ondare arkeologikoaren azterketan aritzen diren zenbait pertsonak emango dizkiguten azalpen lagungarriei esker.
Deialdia zabalik dago sostengua erakutsi nahi duten talde eta elkarteentzat. Ildo horretan, Ataungo gazte asanbladak asteburu horretako larunbatean “A! HTren aurkako Burrunba” egingo du herriko Gazte Egunaren barnean, eta ibilaldiaren aurretik bi hitzaldi informatibo antolatu dira: bata, Etxarri-Aranatzen, hilaren 23an, arratsaldeko 8etan Kulturgunean; eta bestea, hilaren 31ean, Ataungo San Gregorio auzoan.

 
Ibilaldiaren egitaraua: Ibilaldia larunbatean goizeko 10'30etan Lakuntzatik abiatuko da, eta bi etapata ibili ondoren, Ataunen eta Zaldibian, igandean arratsaldeko 7etan Ordiziako plazan amaituko da. Jendeari parte hartzeko erraztasunak ematearren, etapa osoak egin g! abe (eguneko 6-6'30 ordu oinez egingo dira) bide zati bat egiteko aukera dagoela jakinarazi nahi dugu, honako leku eta herri kaltetuetan martxarekin elkartuta: larunbatean, arratsaldeko 3etan Lizarrustin; eta igandean, arratsaldeko 4etan Arkakan CAF zentralan (Zaldibia) eta 6'30etan Oiangu parkean (Ordizia). Bestalde, AHTren aurkako elkarretaratzeak egingo dira, larunbatean arratsaldeko 3etan Lizarrustin, eta igandean 5etan Zaldibian eta 7etan Ordiziako plazan. Gipuzkoa aldetik ibilaldira joateko autobusa aterako da larunbatean, goizeko 9'40etan Beasaingo RENFE geltokitik (ikus bestalde Eibar, Iruñea eta Gasteiztik Lakuntzara joateko dauden autobusen ordutegiak).
Larunbatean txangoa Lakuntzatik ! abiatuko da eta ibilbidearen aurreneko zatian Zaldindegi eta Txortxorreko bazterrak bisitatuko ditugu, Arakil bailaran AHT inoiz gauzatuko balitz Aralar eta Lizarrusti-Altzania mendilerroen hegoaldeko magalen paisajean eta baso garratzitsuetan kalte oso larriak eragingo liratekeela salatzeko. Lizarrustin atsedenaldia egin ondoren, Aralar mendian barneratuko da ibilaldia, non nabarmendu behar den AHTren Nafarroako Korridorea “Euskal Y”-arekin Ordizian lotzeko proiektuak 10'300km egiten dituela Parke Naturalaren barnean; hala ere, ez dirudi “naturgune babestua” izatea oztopo denik azpiegitura-lan hori gauzatzeko: izan ere, Gipuzkoako Aralar aldea parke naturaltzat aitortzen duen dekretuko azken artikuluak era eskandalagarrian “Autopisten, autobien eta errepide laisterren proiektuak eta Trenbide-garraioko azpiegiturak” eraiki daitezkeela adierazten duela salatzen dugu, Aralar mendia inguramen-inpaktu handiko ekintza horien aurrean babesgabe utzita. Zehazki, Agautz mendi inguruan! ibiliko da martxa, bertan AHTrentzat aurrikusitako tunelak mendiguneko ura biltzen duen lurpeko sare hidrogeologikoari eragingo lizkiokeen kalte gogorrak salatzeko; hurrenez hurren, Ubeizuloko sarbegia, Saastarriko lapiaza, Leizebeltz eta Patatasoogueneko leizea, Armontaitzeko koba eta Aiaiturrietako iturburuak eratzen dituzten fenomeno karstikoak bisitatuko ditugu. Txangoa Ataungo Aia auzoan arratsaldeko 8etan bukatuko da, eta hor autobus batek jasoko gaitu Ataunera eramateko (San Martin auzora), baita inork nahi badu Beasainera itzultzeko ere.
Igandean goizeko 10etan Ataungo udaletxearen aurretik abiatuko da ibilaldia (San Martin auzoa) eta Ataungo Domoaren ingurune kaltetura emango ditu lehenengo urratsak. Bertan, Aizkoate eta Intzar! tzuko haitzen ezaugarri geologiko bereziek sortu duten balio ekologiko eta estetiko handiko gailurreria aipagarria da, baita ingurune oso estimatua dela ere, kultur ondare handikoa, besteak beste hortxe egin baitzituen J.M. Barandiaranek bere lehenbiziko miaketak eta aurkikuntzak, Jentilbaratzako gotorleku zaharrean. Ibilaldiak Troskaetako koba garrantzitsua, Kobazabal eta Koa bisitatuko ditu halaber. Ibilaldi osoa egin ordez zati bat bakarrik egin nahi duenak honako hauek izango ditu martxarekin arratsaldean elkartzeko hitzorduak: 4etan Arkakan CAF zentralan (Zaldibia), 5etan Zaldibian, 6'30etan Oiangu Parkean (Ordizia) eta 7etan martxari amaiera emateko Ordiziako plazan egingo den kontzentrazioan.
Martxan parte hartuko duten pertsonentzat laguntzako furgoneta b! at ibiliko da gauzak eramateko (aldatzeko arropa, lo-zakua, e.a.) eta larunbateko gaua, afaria eta igandeko gosaria Ataungo “Gabrielenea” aterpe-etxean egingo dira (Ataungo San Martin auzoan dago etxe hori). Egunean zehar mendian mokaduak egiteko janaria norberak ekarri behar du, eta aldatzeko arroparekin batera linterna bat ere eramateko gomendatzen dugu, Armontaitz eta Troskaetako kobak bisitatzeko.

 
BIDEAN ELKARTZEKO LEKUAK:

 

!

LARUNBATA 1 LAKUNTZA-ATAUN (Aia auzoa)
Irteera goizeko 10'30etan Lakuntzako plazan
(ikus Lakuntzara joateko AUTOBUS ordutegiak)
Bidea: Lakuntza-Zaldindegi-Txortxorre- ►LIZARRUSTI Irteera 3etan-
Ubeiko leizea- Agautz-Leizebeltz – Armontaitzeko koba – Maumendi erreka –
Aiaiturrieta -Aia (Iraupena: 6'20 ordu oinez).
AHTren AURKAKO EKITALDIA: 3etan Lizarrustin.
.AUTOBUSAK / GARRAIO PUBLIKOA:LARUNBATEAN LAKUNTZARA: MARTXAKO AUTOBUSA goizeko 9'40etan Beasaingo RENFE geltokitik aterako da Lakuntzara joateko (Lazkaon eta Ataunen geldituko da). “PESA” EIBAR-IRUÑEA: Eibar 7'45→Bergara 8'05→Zumarraga 8'30→Lakuntza 9'25. “LA UNION” GASTEIZ-IRUÑEA: Gasteiz 9'00→Altsasu→Etxarri→Lakuntza 9'50. IRUÑEA-LAKUNTZA: Trena Iruñea RENFE 8'45→Etxarri-Aranatz 9'10→Etxarrin autobusa “La Unión” 9'40→Lakuntza 9'50. ►LARUNBATEAN LIZARRUSTIN elkartzeko: “PESA” EIBAR-IRUÑEA: 14'40
Beasaingo RENFE geltokia→15'00 Lizarrusti. ►LARUNBATEKO ETAPA AMAIERAN: 8etan martxako AUTOBUSA Aia→Ataun→Beasain
.LARUNBATEAN AFARIA / LO EGITEKO / DUTXAK:
desarrollismoa errefusatu etaAtaungo “Gabrielenea” Aterpe Etxean (San Martin auzoa).

 
IGANDEA 2 ATAUN (San Martin)- ORDIZIA
Irteera goizeko 10etan Ataungo Udaletxetik.
Bidea: Jentilbaratza-Aizkoate-Intzartzu-Kobazabal-Troskaetako koba- Koa - ►ARKAKA 4etan CAF zentralan- ► ZALDIBIA 5etan - OIANGU 6'30etan -ORDIZIA amaiera 7etan. (Iraupena: 6 ordu oinez).
AHTren AURKAKO EKITALDIAK: 5etan Zaldibian
eta 7etan Ordiziako Herriko Plazan
AUTOBUS:A ►IGANDEA: “PESA”: 8'50etan Beasaingo RENFE geltokian →Ataun (San Martin) 9etan..

 
 
Asanbladak kritika egiten dio Aralar eta EB alderdien azken ekimenari:
AHTren Aurkako Asanbladak kritika zorrotza egiten dio Aralar eta IU-EB indar politikoei “Euskal Y”-a egitasmoan trazaketa aldaketak egiteko eta Espainiako Sustapen Ministerioak Nafarroako Korridorearen lotunean Altsasutik barrena egin dezan eskatzeko joan den martxoaren 10ean Eusko Legebiltzarrean plazaratu duten ekimenari. Gure ustez, proposamen horrek larriki nahastu egiten ditu AHTren aurkako oposizioaren helburuak, eta trazaketa-aldaerak ez dira inondik inora gatazka honek behar duen konponbidea. Honi dagokionean, bi alderdi politiko hauei Nafarroan AHTren proiektuaren aurkako jarrera har dezaten eskatzen diegu, izan ere, EAEn “Euskal Y”-aren kontra agertzen diren artean, onartezinezkoa iruditzen baitzaigu Nafarroan AHTren alde aritzea eta “Euskal Y”-arekin lotzeko Nafar Gobernuak daraman kanpaina zitalarekin bat egitea. Zaila da benetan kontraesan gehiagotan erortzea. Horrekin batera, azpimarratu nahi dugu AHTren eztabaida ezin plantea daitekeela eredu sozialaren inguruko eztabaida orokorretik at. Finean, ezinbestekoa dugu egungo garraio eta gizarte ereduaren eraldaketa sakon baten alde ikuspegi kritikoa zabaltzea, naturguenak defendatzeagatik bakarrik izango balitz ere.
Bukatzeko, Altsasutik barrena aipagai den alternatibaren inguruan gerta daitekeen nahaste-borrasteaz ohartarazi behar dugu: izan ere, Espainiako Gobernuaren Azpiegitura Planak “Euskal Y”-a eta Nafarroako Korridorearen arteko lotura Oria haranean egiteko pr! oiektuari bere horretan eusten dio, eta gainera, proposatzen du “Gasteiz-Iruñea tartea” Altsasutik barrena abiadura handiko bihurtzea. Hau da, proiektu bikoiztuak pilatzen dira. Ondorioz, Arakil, Larraun, Araitz eta Oria haranen arteako lurraldea, alderik alde, Abiadura Handiko euskal Y/H sarearen mehatxupean dago.

 
Gauzak horrela, apiriralen 1 eta 2an Aralar mendian egingo den ibilaldian parte hartzeko dei egiten dugu, AHT geldiarazi eta desarrollismoa errefusatzeko, oinak lurrean jarrita zentzuz ibili nahiago dugulako.
Hortaz, zuen parte hartzea espero dugu eta zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskertuko dizuegu. Infrormazio gehiago lortu nahi baduzue, harremanetan jar zaitezte:
AHTren AURKAKO ASANBLADA
(Tlfnoa: Ibilaldiaren aurretiko egunetan: 943-027273 / Ibilaldian: 610963724)
 

Espainiako Inguramen Ministerioak Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako Korridorearen eta “Euskal Y”-aren arteko lotuneak Aralar mendian eragingo lituzkeen inpaktuei buruz AHTren Aurkako Asanbladak aurkezturiko salaketa Sustapen Ministriopari helarazi dio:


 
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak Nafarroako Korridorearen eta “Euskal Y”-aren artean aipagai den lotuneak Aralar mendian eragingo lituzkeen kalte larriak salatzen dituen txostena aurkeztu zuen joan den urtarrilean. Lan hori Espa! iniako, Nafarroako eta Eusko Jaurlaritzako erakundeei zuzendu genien, baita Aralarko Parke Naturalaren Kudeaketarako Gipuzkoako Organo Arduradunari ere, egitasmo horrek ingurugiroan eragingo lukeen eraso onartezina kontuan hartuta bertan behera utz dezatela eskatzeko (txosten hori honako web orrian eskura daiteke: www.sindominio.net/ahtez/). Bada, Espainiako Inguramen Ministerioak honako idatzi hau helarazi digu. Bertan, aipagarria da Inguramen Ministerioak dioenez, “aipatu txostena egitasmoaren arduradun Sustapen Ministerioaren Trenbideen arloko Zuzendaritzari helaraztea agindu” duela.
Jakina, indarrean dauden inguramenarekiko prozedura administratiboek proiektu txikitzaileak geldiarazteko balio dutenik ez du sinesten AHTren Au! rkako Asanbladak. Proiektuarekiko gure kritika arrazoituaren berri emateko erabili ohi dugu soilik salaketa administratiboen bidea, gutxienez inork esan ez dezan sistemak oposizioari utzen dizkion bide laburrak erabili ez ditugula. Honi dagokionean, beraz, beharrezkoa da azpimarratzea gure ustez AHTren eztabaida ezin plantea daitekeela eredu sozialaren inguruko eztabaida orokorretik at: hots, ezinbestekoa dugu kapitalismoarekiko kritika erradikala eta egungo garraio etab gizarte eredua errotik aldaraztearen aldeko ikuspegia zabaltzea, naturguneak defendatzeagatik bakarrik izango ez balitz ere. Hortaz, borroka informatiboa eta salaketa egiten jarraituko dugu, ingurugiroan nahiz gizarte arloan ondorio larriak eragingo litzukeen proiektu txikitzaile honen kontra.
Inguramen Ministrioak eman! berri digun erantzun honen harira, apirilaren 1 eta 2an Aralar mendian antolatu dugun ibilaldian parte hartzeko dei egiten du berriro AHTren Aurkako Asanbladak, AHT geldiaraztea eskatzeko eta desarrollismoa errefusatzeko, oinak lurrean jarrita zentzuz ibili nahi dugulako (ikus ibilaldiaren inguruan atzo zabaldu genuen informazioa; behean gogoratzen dugu egitaraua). Ibilaldiaren deialdi zabalik dago sostengua eman nahi dioten talde eta elkarteentzat, eta aurretik bi hitzaldi informatibo egingo dira: bata, Etxarri-Aranatzen, datorren ostegunean (hilaren 23an), arratsaldeko 8etan Kulturgunean; eta bestea, hilaren 31ean, Ataungo San Gregorio auzoan.
Izan ere, AHTren gaia dela eta, “Euskal Y”-a inposatzea geldiarazteko egiten ari gara ahalegin handiena, baina Nafarroako Korridorearen aferar! i begira ere jarri behar dugu, kalteturiko herrietan AHTren aurkako oposizioa antolatzeko eta proiektu horrek Aralarren eragingo lituzkeen inpaktu latzak direla medio, hain juxtu, Eusko Jaurlaritzak “Euskal Y”-a eta Nafarroako Korridorearen arteko lotuneari buruz areagotu duen desinformazioari eta oskurantsimoari aurre egiteko.

 
AHT-REN AURKAKO ASANBLADA Tlfnoa: 943-027273

 
AHTren aurkako ibilaldi informatiboa Aralar mendian:
LARUNBATA 1 LAKUNTZA-ATAUN (Aia auzoa): Irteera goizeko 10'30etan Lakuntzako plazan
Bidea: Lakuntza-Zaldindegi-Txortxorre- ►LIZARRUSTI Irteera 3etan- Ubeiko leizea- Agautz-Leizebeltz – Armontaitzeko koba – Maumendi erreka –
Aiaiturrieta -Aia (Iraupena: 6'20 ordu oinez).
AHTren AURKAKO EKITALDIAK: 3etan Lizarrustin eta “AHTren aurkako Burrunba” Ataunen, gazte asanbladak deituta.
IGANDEA 2 ATAUN (San Martin)- ORDIZIA: Irteera goizeko 10etan Ataungo Udaletxetik.
Bidea: Jentilbaratza-Aizkoate-Intzartzu-Kobazabal-Troskaetako koba- Koa - ►ARKAKA 4etan CAF zentralan- ► ZALDIBIA 5etan - OIANGU 6'30etan -ORDIZIA amaiera 7etan. (Iraupena: 6 ordu oinez).
AHTren AURKAKO EKITALDIAK: 5etan Zaldibian eta 7etan Ordiziako Herriko Plazan

castellano