ESPAZIOA DENBORA

actualizado
02.agosto.2001


Espazioa

Leioako Gaztetxea - Bilbo
Udondo Enparantza 18 / Plaza de Udondo 18.
Udondo, inguru honetatik Dow Chemical plantako izurri kimikoz beteta igarotzen den ibaia da. Leioako metroko geltokik metro gutxitara dago (lehen Lejona).

Denbora

2001eko Irailaren 21, 22 eta 23

Bilbora nola heldu?
  • Autobusez:Bilbora datorren autobus bat artzen duzue (nahi baduzue Valladolidera doan bat hartu, baina zailago egingo zaizue eltzea :). DENAK termibusean geratzen dira. Termibus ondoan (50 metro) metro sarrera bat dago...
  • Trenez: Bilbora datoren tren bat artzen duzue (ez, ez naiz errepikatuko :). Kanpotik datozen tren GUZTIAK (Gipuzkoatik izan ezik, uste dut) Iparraldeko geltokira heltzen dira. Geltoki berberetik irten gabe, metroan sartzen zarete (dena beherantz).
  • Hegazkinez: Bilbora datorren hegazkin bat artzen duzue ( Bale, Badakit errepikatzen ari naizela :). Aireportura heltzen zaretenean, 8rak eta 23ak artean badira ordu erdiro Bilbora doan autobus bat dago. Azkeneko geldialdia Moyua enparantzan da eta enparantzaren beste aldean metro sarrera bat dago...Nahiago baduzue (edo ordutegitik kanpo beltzen bazarete) taxian etorri. Leioara eramateko esan zuzenean, hurbilago dago eta txanpon batzuk aurreztuko dituzue. Hegaldien ordutegiak kontsultatzeko: AENA
  • Itsasontziz (Ba ahal dator inor itsasontziz?): **Uste dut** urrutitik datozen itsasontziak Santurtziko portura helduko direla (baina ez nago bat ere ziur); bueno, ba... Santurtzin, Bilborako hurbileko trena hartu (20 bat minutu), eta San Mamesen jaitsi, San Mames termibusaren ondoan dago (ikus termibusa gorago) edo bestela Iparraldeko geltokian (agian Abando edo Plaza Circular, deritzote ez nago ziur baina edozein kasutan azkeneko paradan), eta "trenez"-en instrukzioak jarraitu.
Bilbotik Leioara pausoz pauso nola heldu

Leioarako metroa artzen duzue. Sopelana edo Plentziarantz (Plencia) (Bolueta doana ez behintzat, hori beste aldean dago eta) doana da -gutxi gora behera 4 minuturo egoten da, orduaren arabera -.[*] Bozgorailutik hurrengo geltokia Leioa dela (edo Lejona ez bai dakit nola esaten duten), jaitsi zaitezte (ez baduzue nahi jaitsi, or konpon, bukaeran hondartza eder batzuk daude, baina hackmeeting-a galduko duzue :). Metroko web-a: Metro Bilbao:http://www.metrobilbao.net/ [*]

[*] Ohar batzuk Bilboko metroari buruz:
  • Seguritate zaintzailez josita dago, "yo soy mas macarra que tu" motatakoak. Hau dela eta ez ezazue tokiz kanpo ezer egin, arazoren batean ez nahi baduzue sartu. [gafiti attack]
  • Irteeran billetea berriz pasa behar da, hau dela eta ez ezazue bota, edo goian aipatutako zaintzaileekin aurkituko zarete.
  • Billeteak geltokian bertan erosi daitezke, horretarako dauden makina batzutan. Ori bai makinak intuitiboagoak izan zitezkeen. Bat baino gehiago bazatozte, erarik merkeena creditrans bat erostea da ( garraio txartel bat da, Bilboko metrorako, autobus interurbano eta urbanoetarako balio duena). 1000 pezetakoak daude (Bilbo-Leioako metroak gaur egun 74 pzta. balio ditu zehazki txartelarekin, eta 125 edo gutxiago billete normala hartuta), eta estankoetan, aldizkari kioskoetan edo metro geltoki bertan, esandako makinetan, erosi ditzakezue.
  • Geltokian ez dago komunik (norbait estututa heltzen baldin bada).
Autobusa ere hartu dezakezue. Informazio zuzenbidea: Autobuses interurbanos: http://www.bizkaia.net/bizkaia/castellano/Diputacion_Foral/Obras_Publicas/Bizkaibus

Zuzenbide interesgarri gehiago: