ERRADIKALA SISTEMA HONEN KONTRA!!

Krisi garaiak aldaketa garaiak dira, berpizte sasoiak.Herdoildutako tresneria prest izateko.Egoera berriek inposatzen duten borroketan eragiteko.

Borrokak betikoak dira, mundua aldatu nahi eta ezin,baina ezta etsi ere.Hondoratzearen kontrako erresistentzia da gurea, non teologia handi eta ideologia absoluto edo totalitarioek eguneroko arazoei erantzun bat emateko gai ez diren.

Masa eratze medien perfekzio handi bateko sasoian jaioa da gure belaunaldia, bere errealitatea inposatu diguna, munduaren faltsutzea behin eta berriz errepikatuz. Dominazioak errealitatea sortzen du berari buruz hitz egiten duen heinean. Zoritxarrez, gure burmuinetan hain ondo txertatu da, sarritan ez garela gai bereizteko gure jarrerak benetan iraultzaileak diren edo aitzitik; Estatuak aurrez eratutako eskema errepikatzen baino ez garen ari, berak emandako papera betez.

Beraz, gure ustezko iraultzailetasunak jarrera berriak eta Estatuak sortutako ideia zaharrak nahasten ditu, borroka bidean gure aukerak neurri handi batean urrituz. Jendarteko Mugimenduok egun dugun gatazka nagusiak ez datza soilik taktika eta estrategia bateratuen beharrean baizik eta kontzientzia indibidual eta kolektiboetan.Kontzientzia bera izan behar da etengabe zorroztu behar dugun tresna inguratzen gaituenarekiko sentiberatasun handiagoa izan dezan

Betiereko sortze arma izan behar du eta ezin dugu onartu hondatua izan dadin botereak saltzen digun balore eta Historiekin.Soilik kontraesan eta borroken artean izan ahalko gara benetako pertsona eta, ez, bihurtu nahi gaituzten masa/pertsona nahasketa hori.

Gure proiektuen biziraupenerako borrokatu behar dugu; gure eskubideak, gure kultura , gure herriak deusezten duen olatu errepresibo horren aurka egiteko.Europan koordinatutako desalojo politika horren aurka.Gure etorkizuna, gure espazioak defenditzeko gure kontzientzia zorroztu.

PROPOSATZEN DUGU

ESKAINTZEN DUGU

Atalka antolatuta, 4 egun eztabaida, hitzaldi eta mintegiz beteak.

Atal guztietan sarrera bat egingo da partehartzea eta proposamenak bideratuko duena.

Ez da bilatzen arrazoi absolutorik ezta hizlariekiko jarrera bedeinkatzailea ere.

Ahots aski zabala eman nahi genuke guztiok eztabaidatu ahal izateko askatasun osoz eta norberaren hizkuntzan(euskara,katalana, gaztelera, frantsesa, etab.).

Informazio, erakusketa eta material eta esperientzia elkartrukatze gune iraunkorra.(kontaktuak, argitalpenak, musika, bideoak, etab.).

Lo, bazkaldu eta afaltzeko gunea.