Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada
Asamblea contra el Tren de Alta Velocidad

Posta Kutxa 234 20300 Irun (Gipuzkoa) Euskal Herria (Spain) Helbide Elektronikoa: ahtez(a)sindominio.net
|Adierazpenak/Manifiestos| |Agirirak/Documentos| |Boletín EROKERIA Boletina| |Berriak / Noticias| |Helbideak /Direcciones|

..:: Hazkunde esponentziala ::..

Gaur eguneko ekonomi hazkundea, produkzioaren, baliabideen ustiapenaren, isurketen, kutsaduraren hazkundea (kapitalaren metaketa eta boterearen kontzentrazioa ere) esponentziala dira.
Adibidez petrolioa gero eta gehiago erretzen da, %5 inguru gehiago urtean.
Baina hizkera arrunteko "Gero eta gehiago"-ren esanahia labur gelditzen da. Jende gehienak hazkunde linealean pentsatuko du, mendiko maldaren antzekoa, baina hazkundea esponentzial da, eztandaren antzekoa edo izurrite baten hedapenaren antzekoa.
Matematikoki ulerterraza da:
Demagun aurten 2000 urtea dela eta 100 petrolio unitate erretzen direla, datorren urtean %5 gehiago, 105 unitate.
Lehen begiradan buruan irudikatzen dena zera da, urte bi barru 110 unitate, hirugarren urtean 115, 120,...
Baina ekonomilaritzan hainbeste erabiltzen diren hazkundeak portzentualak dira, hau da, %5 aurreko urteko kopuru osoarena da. Beraz lehen urtean bai 5 unitate hazi denez 105 unitate erre dira, baina bigarren urtean 5 unitate gehiago erretzen dira gehi 5en %5, 0'25, guztira 110'25. Hirugarren urtean 5 gehi 10'25en %5, 0'5125, guztira 115'7625 unitate.
Denboran zehar ezberdintasuna areagotzen da, bikoizteko 20 urteren ordez 15 nahiko dira. Hazkunde linealarekin bikoizten denerako hazkunde esponentzialarekin ia hirukoiztu da

Urtea Hazkunde Lineala, 5  Esponentzialki urtero hasitakoa Hazkunde Esponentziala, %5 Urteetan zehar erretako guztia
2000 100   100 100
2001 105 5 105 205
2002 110 5,25 110,25 315,25
2003 115 5,5125 115,7625 431,0125
2004 120 5,7881 121,5506 552,563125
2005 125 6,0775 127,6282 680,1912813
2006 130 6,3814 134,0096 814,2008453
2007 135 6,7005 140,71 954,9108876
2008 140 7,0355 147,7455 1102,656432
2009 145 7,3873 155,1328 1257,789254
2010 150 7,7566 162,8895 1420,678716
2011 155 8,1445 171,0339 1591,712652
2012 160 8,5517 179,5856 1771,298285
2013 165 8,9793 188,5649 1959,863199
2014 170 9,4282 197,9932 2157,856359
2015 175 9,8997 207,8928 2365,749177
2016 180 10,395 218,2875 2584,036636
2017 185 10,914 229,2018 2813,238467
2018 190 11,46 240,6619 3053,900391
2019 195 12,033 252,695 3306,59541
2020 200 12,635 265,3298 3571,925181

Kontu ezaguna dago hazkunde esponentziala ikustarazten duena:

               
               
               
               
               
               
               
               

 Xake jokua asmatu zuenak erregeari ordainez xake taularen lehen laukian gari hazi bat jartzeko eskatu zion, bigarrenean bikoitza, bi. Hirugarrenen bikoitza, 4. Hurrengoetan 8, 16, 32, 64, ...

Hazkunde esponentzialekoa da diruaren interesen joera, etxebizitzen kredituen ordainketa horren pisutsua izatearen arrazoia ere.
Hazkunde esponentzialekoa da elektrizitate kontsumoa, 150 TeraWat inguru urtero Espainian.
Hazkunde esponentzialekoa da etxeko zaborren kopurua, Kilo bat inguru pertsona bakoitzeko egunero.

Metaketa

Gure eguneroko bizitzan ez da erreza hazkundea somatzea, esponentziala izan arren. Urte asko atzera begiratu behar dugu etxeko 25 eta 40 watioko bonbilak gogoratzeko, orain 60 eta 100ekoak izaten dira. Zaborpoltsa atoan betetzen bazaizu jakizu ez dela beti horrela izan, gertatu dena gero eta produktu gehiago direla erabilpen bakarrekoak eta zabor bilakatzeko jaiotako kutxa, botila eta poltsatan datozenak.

Ekonomi hazkunde itzelaren eragin asko bai somatzen ditugu zuzenean ordea:

  • Bertederoen betetzea,
  • Automobilen kopurua goi-mugara heldu dela,
  • Kanterak mendiak akabatzen ari direla,
  • Lurralde guztia hiri, errepide eta industriaz josita dagoela,
  • ...

Somatzen ditugu urtero gehiago eragiten delako, eta batez ere sortutako eraginak ez direlako urte batean desagertzen, metatu egiten dira.

  • Bertederoak bete dira, orain errauskailuak eraiki beharra.
  • Urtero miloi t'erdi automobil inguru saltzen dira Espainian, asko gutxiago erretiratzen dira. Ondorioa: gero eta automobil gehiago kalean eta errepidean kutsadura eta istripuak sortzen. Espaloiak eta ortuak inbaditzeko borrokan berebilak irabazle.
  • Kanterek jandako mendi mokaduek ez daukate bueltarik, eta aurrera darraite, urtero mokadu handiagoa.
  • Lurraldea finitoa da, Bizkaia eta Gipuzkoan ikututakoa zenbatu beharrean aske gelditzen dena atzera-zenbatu beharra dago.

Euskal Herrian Euskaraz     Erroreak parkatu     (C) Copyleft