Garraxi irrati librea eta "Saltsa Berde" saioa, begirada bat |
IRRATI
SAIOA |
|||
Hasiera Garraxiren KD 2006-2007ko berriak 2004-2005ko berriak 2003-2004ko berriak 2002-2003ko berriak 2001-2002ko berriak 2000-2001ko berriak 1999-2000ko berriak Berri zaharragoak Transgenikoen zerrendak Munduko datu batzuk BESTE GAI BATZUK Gure gauzak Etxegarateko autobidea Domingo Lumbier Hirigintza txostena Hirigintza arauak Zangituko industrialdea Beste gauzak |
Nondik sortu zen Garraxi Irratia: 94. urte aldean Langarra taldeak sortu zen eta zenbait irrati tailer antolatu zituzten. Bere helburua irrati munizipal bat sortzearena zen. Baina goizter konturatu ziren oso lan zaila zela, irrati legal bat martxan jartzeko oztopo mila jartzen zaituztelako. Hilabeteak egon ziren horretan eta azkenean energia guztia desagertu zen. Talde honen 2. Asanbladara lauzpabost gaztek beste ideia bat planteatu zuten,irrati libre bat sortzearena. Langarra taldea desagerpenean, Altsasuko Gazte Asanbladatik irrati libre bat sortzean asmoarekin jarraitu zuten, eta noski lehenengo lana asmoari gorputza ematea da. Horrela, Garraxi Kolektiboa sortu zen eta 95eko azarotik 97 urteraino dirua bilatzen aritu ziren. Horretarako milaka gauza egin zuten, honen artean: 96 eta 97ko Ganbon Gauan Gaztetxean festak antolatu, 96ko Altsasuko Jaietan txozna bat jarri, ziber-jaia bat Zelandiko karpan eta makro-kontzertu bat Ziordin... Guzti honetarako jende mordo murgildu zen, lan egiteko gogoak zeuden eta. Esaten den bezala "asmoak non, zangoak han". Dirua lortuta zegoen eta orain praktikan jartzea falta zen. Gasteizko Hala Bedi eta Iruņeko Eguzki Irratiak izan ziren eskua luzatu zutenak, Garraxi proiektua aurrera eramateko. Irratiak izan zuen lehenengo mahia Leizako taberna batetako jendearena izan zen... Gero Eguzki obratan hasi behar zutela eta mahai bat uzten ziguten... gutxi arte funtzionatu dugun mahaiarekin hain zuzen ere. Eta Altsasuko Gaztetxean kokatu zen irratia, noski. Zerbait emititu zen lehenengo eguna 97ko martxoak 8a izan zen. Arazorik ez egoteko buzoneo bat egin zen ondoko etxe guztietatik. Taldearen asmoak adieraztea ziren, baliteke zenbait telebistetan arazoak egotea etab. Hasieratik ere uhinak konektatu egin ziren Gasteizko Hala Bedi Irratiekin, katean emititzeko asmoarekin. Eta orain E-posta eta guztiz daukagu, eta baita ere telefonoa eta faxa, 948 46 87 42. Helburuak: Baina, zergatik sortu zen hau bezalako irrati libre bat, Altsasun?. Beti daude helburu batzuk betetzeko eta kasu honetan bazeuden ere. Eta agian lehena, herriendako komunikazio iturri alternatibo bat izatea nahi zuen, asanbleario eta partizipatiboa. Medio bat independiente eta antikomertziala. Dirua ez da izan inoiz gure motorea emititzeko eta lan egiteko orduan. Horrela Garraxi Irratia alternatiba txiki bat izan nahi du gaur egun komunikazio bideak menperatzen duten enpresentzat. 97ko urrian, 18 irratsaio martxan zeunden jadanik. Gaur egun oraindik saioa egiten jarraitzen duten zerbait talde pioneroak izanik, adibidez Balizko Errota, AEKako Atxiamatxia, Iņauska, Blak Foot, El Tipi, etab. Zerbait talde desagertu egin dira, adibidez eguneko informatiboak, Atabei... berriak sartu ere... Saltsa Berde: Pionero honen artean ere "Saltsa Berde" saioa egon da, hasi hasieratik emititu egin dugulako, nahiz eta lehenengo pertsona guztiak ez jarraitu oraingoz. Gure gaiak beti izan dira ekologia eta ingurukoak. Horrela, informatiboak aparte, beti izan dugu sekzio batzuk gutxi gora behera finkoak izan direnak denboraldi batzuetan. Honen artean aipatu dezakegu "Baratza Ekologikoa", "Sendabelarrak", ipuinen irakurketak, etab. Oraingoz sekzio horiek pixkat aparkatuak dauzkagu eta gure emititzeko gaiek oso lotura handia dute orain Fundamenton jorratzen dugun lanarekin. Horretaz, azken saioetan komentatu izan dugu "Gerora Begira"ren hitzaldiak, Altsasuko hirigintzaren kontuak, etab. Hemen, guef orrialde horretan, daukazu urte hauetan emititu egin dugun berri batzuk. Eta hemendik aurrera jarriko dugu era komentatuko dugunak. Pasa zaitez!. |
Imprimatu / E-mailez bidali
Bidaiguzu mini-mezuak Mezu aurreratuak Berriaren taula ikusi Berria idatzi Bilaketak taulan Bilatu zeozer hemendik Bilaketa aurreratuak Gure gauzak Nortzuk gara Gure irratiko berriak Loturak Berritasunak Gunearen aurkibidea Artxiboak jaso Web honen lizentzia |
|
Azken modifikazioaren data: 2002/11/3
|