Ekin diogu urte berriari, eta Barazki Bizidunok ortutik saio bero bero bat prestatu dugu resakari aurre egiteko. Aurrekoan bezala ihazko pare bat tarte berreskuratu eta atal berriren bat ere ekarri dizuegu, tartean, Asteko Retraka Saria, oraingoan Urteko Retraka Saria bihurtu dena.
Ihazko denboraldian Txanogorritxurekin egin genuen solasalditxoa berreskuratu dugu alde batetik, eta bestetik, 80ko hamarkadan heroinak Euskal Herrian izan zuen eragina -eta batez ere honen erabilera politikoa- azaltzen genuen monografikotik ere zita batzuk ekarri nahi izan doguz gaurko programara.
Beste barik, hemen dekozue 2016ko lehen Barazki Bizidunak Porrusaldatxoa!