Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada
Asamblea contra el Tren de Alta Velocidad

Posta Kutxa 234 20300 Irun (Gipuzkoa) Euskal Herria (Spain) Helbide Elektronikoa: ahtez(a)sindominio.net
|Adierazpenak/Manifiestos| |Agirirak/Documentos| |Boletín EROKERIA Boletina| |Berriak / Noticias| |Helbideak /Direcciones|

.. :: Kanterak / Canteras ::..

Euskal Herriko mendiak txikitzen / Las canteras de áridos se llevan los montesUdalaitz-en ikusmira Elorrio-Kanpazar bidetik

Aitz ederrak ditugu Euskadin, kareharria da nagusi.
Gaur eguneko eraikuntzan porlana eta hormigoia dira nagusi. Kareharria behar dute hain zuzen ere gaurko eraikuntza eta azpiegitura erraldoiak.
Ondorioz kantera ugari daude inguruko mendiak ustiatzen.
Kanpazar-Udalaitzeko kantera errepidetikAspalditik ezagutzen ditugu kantera asko gure inguruan, baina ekonomiaren hazkunde gero eta azkarragoak gero eta harri gehiago eskatzen du gero eta ugariago eta erraldoiago diren azpiegituretan.

Multinazionala: Italcementi group (Cementos Rezola barne).
Bertako entrepresari asto xamarrak: Atxarte, Atxatxiki, Mañaria, Urkuleta-Eskubaratz-Zallobenta(?)
Urkiolako parke naturalaren muga hainkadan: Atxarte eta Atxatxiki; Mañaria, Kanpazar
edo parke naturalean bertan: Zallobenta
EAJ-PNVko buruaren senide eta lagunen eskutan: Mañaria Amantegi
Baimen eta mugekaitik udalekin istiluetan: Andoaingo Rezola, Mañaria, ...[egunkarian epai baten berria]
Eztanden eraginez harriak teilatuetara jaurtikiz noizean behin: Mañaria
Interes general edo utilidad publica delakoagaitik expropiazio eta guzti egiten dutenak: Mañaria.Kanpazar-eko kantera hurbiletik

Orain kantereroen patronalak badauden kanteren mugak handitu eta kantera berriak irekitzea eskatzen diote gobernuari, demanda (azpiegitura proiektuak) dagoela argudiatuz. Mendiak xahutzeko kontzezioak gobernuak beraiei oparitu eta oraindik mesedea egiten digutela sinistu behar ote dugu "merkatua hornitzen dutelako"?
Langileen greba luzean obra askok harri falta somatu dute bai, kanpotik ekarri behar izan dute ere. Baina horrek enpresari diruzale arruntak direla argitzen du. Bidea langile nahiz mendiak xurgatzea da, helburua ez da enplegua sortzea ezta gizarteak "behar dituen" azpiegiturak eraikitzen laguntzea. Susmatzen da kanteren negozioa bultzatzeko asmatzen direla hainbat obra erraldoi, politikoek propietatea edo komisioa daukatelarik.

Kanterek egiten duten txikizioa gelditzeko borrokan azpiegiturak gelditzea da lanaren erdia. AHT, Abiadura Handiko Trena, gaur egungo proiekturik handiena da, segurutik harri gehien hartuko duena.

Euskal Herrian Euskaraz     Erroreak parkatu     (C) Copyleft