Vas a la página inicial del sitio

Onddoak eta poligonoak

POLÍGONO
ZANGITU
 

Amaia Amilibia, una colega, ha escrito el siguiente texto para el ultimo numero de la revista Nabarra. Como nos ha parecido interesante, ya que trata el tema de Zangitu con un poco de ironía, pues hemos decidido meterlo aquí, eso si, claro en su versión original (a ver quien es el o la guapa que traduce eso sin que pierda su gracia, eh Amaia).

En un resumen completamente libre, el texto trata de un buscador de hongos que va por los montes, aunque no ve uno ni por asomo. Pero, de todas formas disfruta con el paisaje, dejando atrás el stress de la vida moderna. Así hasta que topa con la carretera N-1 y los camiones y ruidos de la industralización. Pero, a pesar de todo, encuentra un lugar tranquilo donde todavía no se ha construido, Zangitu. Y no puede imaginarlo todo lleno de fabricas....

Onddoak eta poligonoak

Mendian gora noa, eta, poltsikoan, badaezpada, labana daramat. Lasai, labanarekin ez diot inori kalte egingo -gainera, ez naiz basurdeen beldur, izutiak haiek dira arrazoi osoz, gainera. Labana baliogarria izan daiteke, izan ere, udazkenean gaudenez ezusteko pozgarriren bat izan dezaket. Nire bidean onddoren bat topatuz gero errukirik gabe hartzeko baino ez dut erabiliko poltsikoko labana.

Zangitu dermioen beste irudi bat

Aldapan gora noalarik udazkeneko usai bereziaz kutsatu naiz. Garo elkorraren zuri-horiek koadro ederrenarendako apaingarri iruditu zaizkit; goroldio berriaren berde bigun eta leunak, basoaren emankortasuna gogoratu didate nire oinak orbelean murgiltzen diren bitartean. Udazkeneko hatsa. Momentuz, onddo eta ziza izpirik ez dut ikusi, baina berdin zait. Aurrera noa. Eta gora noan heinean errepideko hotsak, fabriketako keak eta eguneko kezkak atzean gelditzen dira. Arinagoa sentitzen naiz orain izerdiarekin.

Begi on zoli bi ditut, baina ez dut zizarik ikusi. Bare bat edo beste bai, ordea. Ederra, baina, ni bezala ibilian dabil, jateko zerbaiten bila ziurrenik. Nire oinek gora naramate, horrela, azkenean, harritzar handi batera igo naiz. Goitik ere N-1 errepideko kamioen hotsa entzuten dut. Etenik gabe lanean dabilen gizarte baten ikusmira dut mutur aurrean: ferrokarrila, errepide azkarrak, azken 40 hamarkadan hazitako herri guneak, harrobiak, gasolindegiak, elektrizitate sareak eta fabrikak. Horiek guztiak mendi magal eta lepoetan itsatsirik, izaera desitxuratua ematen diote herriari.

Paisaia horretan, ordea, badira eraiki gabe dirauten lur eremu zabalak. Zangituko egitasmoarekin gogoratu naizenean, Urdiain eta Altsasuren artean poligono erraldoi bat irudikatu dut. Itzela da. Erraldoia. Urdiaingo herriak hartzen duen tokiaren hirukoitza da Zangituko lur eremua. Dermio horretako berdea porlanarekin irudikatzea kostatu zait.

Burunda ibaiaren ertza horietan momentuz ez dago deus, fabrika bat baino ez. Bai, ordea, larre zabalak, baratzak eta bizitza. Industria Departamentuaren egitasmoa gozoki gozoa da garapenaren garapena defendatzen duten eskualdeko polikariendako. Industri eremu erraldoia eraikitzean lanpostua berriak sortuko dira. Lerro hauek idazten ditudan bitartean kirats nazkarri xamarra sartzen da leihotik. Aluminiozko fabrikarena dela diote. Nahiago nuke Sakanan herri guneen ondoan poligono txikiak ikustea, tona bateko onddotzar usteldu bat izatea baino. Eztabaida airean dago.

Amaia Amilibia  


 
Fecha de última modificación: 27/10/2002