Altsasuko hirigintza eta ekologia egoerari buruzko txostena 2003 - Laburpena |
HIRIGINTZA
TXOSTENA |
|||
Gure txostenaren laburpena, 2003ko maiatzaren 9an argitaratutako Oixe astekarian agertu zen. Hemen duzu han agertutako testua, ia-ia gure erderazko laburpena delako: Udal hauteskundeak direla eta Fundamento Orain Talde ekologista altsasuarrak, herrian aurkezten diren zerrenda guztiei txoten bat eman die. Bertan Altsasuren ekologi eta hirigintza egoeraz duten iritzia azaltzen dute. Eta, alderdiek hala nahi badute, euren hauteskunde programan gehitzeko aukera eskaintzen diete. Fundamento Orain Talderen txostenean jasotzen denez, aurreko legegintzaldian herritarren parte hartzean urratsak eman dira. Eta horren adibide Agenda 21 jartzen dute. Baina arlo horretan, oraindik ere zer egina dagoela uste dute. Horregatik, Porto Alegreko eredua hartuta, aurrekontu parte hartzaileak proposatzen dituzte. Altsasun dagoen trafiko arazoa ez dela azpiegitura berriak egiten konponduko uste du talde ekologistak. Altsasu herri txikia izanik, autoz egiten diren ibilbide laburrak gero eta gutxiago egiteko neurriak hartu beharko liratekeela uste dute Fundamento Orain Taldekoak. Hala, karriketan oinezkoei lehentasuna ematearen alde azaltzen dira. Horretarako herri erdiko aldeko zenbait toki ia oinezkoendako uztea proposatzen dute, Altsasu barruan autoz mugitzen denak zailtasun gehiago izan ditzan, eta, aldiz, erraztasun handiagoak oinezkoentzat. Ekologisten iritziz, espazio publikoetan oinezkoak eta autoak elkar bizi daitezke. Etxebizitzaren arloari dagokionez, Fundamento Orain Taldeak jasotzen duenez, egungo beharretara mugatu beharko litzateke, espekulaziorik ez egoteko. Horretaz gain, hutsik dauden etxeak alokatzeko edo salgai jartzeko bideak opatu beharra azpimarratzen dute. Eta, horretarako zergak handitzea proposatzen dute. Bestetik, dirulaguntza politika eraginkorraren bidez, Alde Zaharreko etxebizitzak zahar berritzea ere indartu beharra ikusten dute ekologistek. Industriari dagokionez, zalantzan jartzen dute ekologistek Zangitu bezalako industrialde handiak. Horrek beste eskualde batzuen despopulazioa ekartzen duelako. Industria kontzentrazio handiak egin aurretik inguruotan industriaren ezarpenerako behar errealak aztertzea eskatzen dute. Bestalde, kutsatzaileak behar bezala zigortuak izan daitezen eskatzen dute. Iortia kultur gunearen ondoan berdegune bat egin behar dela uste du Fundamento Orain Taldeak. Herrian bertan beste berdegune batzuk egiteko ere aztertzeko eskatzen dute ekologistek, esaterako zabalguneko zenbait patio horretara bidera daitezke. Bestalde, basoen osasun egoera hobetu beharra aldarrikatu dute. Kritiko azaltzen dira ere dermioan eraiki diren txabiskeekin. Ustez nekazari erabilpena dutenak, txalet txikietan bihurtzen dira, lurren espekulazioa eta prezioa igoz, beti ere Fundamento Orain Taldearen iritziz. |
Imprimatu / E-mailez bidali
Bidaiguzu mini-mezuak Mezu aurreratuak Berriaren taula ikusi Berria idatzi Bilaketak taulan Bilatu zeozer hemendik Bilaketa aurreratuak Gure gauzak Nortzuk gara Gure irratiko berriak Loturak Berritasunak Gunearen aurkibidea Artxiboak jaso Web honen lizentzia |
||
Azken modifikazioaren data: 2003/8/22
|