Garraxi Irratia Altsasuko irrati librea izan nahi du, talde herrikoi bat, komunikazio alternatiboa eta lokala lantzen duena. FMko 101.9 puntuan gaude, 1995ko azarotik, eta leku bat eman nahi dugu kolektiboei nahiz personei ere bere ideiak zabaltzeko. Kultura eta informazioa askatu nahi dugu ere gure ekimen guztiekin.
Gaztetxeko konponketa lanengatik, Garraxi Irratia isilik
Altsasuko Gaztetxeko teilatua berritzeko lanak hastearekin batera emisioa eten behar izan du Garraxi Irratiak.Gaztetxearen teilatuak konponketa premia zuen, itajurek zenbait solibo kaltetu zituztelako. Konponketa lanek teilatutik irrati librearen antena kentzea eskatu dute. Lanek hilabete inguru iraunen dutela azaldu digute irratiko kideek.
Altsasuko gaztetxearen lehen solairuan dago Garraxi Irratiaren estudioa. Teilatuan egin behar diren lanengatik irratiko tresneria ez hondatzeko, hezetasunagatik batez ere, guztia jaso dute, lanak despeditu arte. Irrati libreak denbora gutxian bere emanaldiak eten dituen bigarren aldia da. Aurrekoan, lastaila akaberan, emisoreak matxura izan zuen eta hura konpondu bitartean beste bat erabili behar izan zuten. Konponketa eginda, pasa den astean Garraxi Irratiaren uhinak Uharte Arakileraino iristen zirela probatu ahal izan zuten irratiko kideek.
Laguntza
Emisorearen konponketa gastuei aurre egiteko ahalegin handiari erantzun behar izan dio Garraxi Irratiak, horregatik “Altsasuko irrati-difusioaren aldekoen” ekarpenak eskertu dituzte. Euskadiko Kutxan zabalik dagoen kontu korrontean (3035 0018 4 3 018.1.05187.1) egin daitezke. Bestalde, irratiko batzarrak jakinarazi du gastuak ordaintzeko hurrengo hilabeteetan ekitaldiak eginen dituztela.
Garraxi Irratiko kideek, bide batez, irrati-saio bat egin nahi duten guztiei haiekin harremanetan jartzeko gonbitea egin die. Gaztetxean dagoen irrati estudiotik pasa daitezke asteartero, 20:00etan, edota irratiko helbideetan mezua utzi: 948 468 742 telefonoan edo garraxi (a) sindominio.net e-postan.
Iturria: Guaixe aldizkaria.