Garraxi Irratiaren inguruzko Galdera Errepikatuenak (FAQ's)

Zergatik jaio zen irrati bat osatzeko ideia?:

Garraxi 1995'ko azaroan jaio zen, talde batek benetan planteatu zuenenan irrati berri bat sortzea, irrati komertzialen moldetatik at eta inguruko irrati libreen adibideak jarraituz. Hainbeste uhin intoxikatzaile, komertzial, manipulatzaile, eta bidebakarren artean tarte bat sortzea zen helburua.

Zer izan nahi du Garraxi Irratia?:

Gure lehen helburua, Alstasuko Irrati Askea izatearena da. Herriko erakunde bat komunikazio alternatiboaren alorrean lan egiten duena. Hurrengoak, bere ezaugarri nagusiak izango lirateke:

  • Herrikoia: Mota guztietako berri eta gizarte ekimenak adierazteko bide bat dugu, kaleko ikuspuntutik begiratuta. Irrati kritiko bat, gizarte elkarrizketa bideratzen duena.
  • Aberasteko nahirik gabekoa: Komunikazioa ez da negozio bat, eskubide bat baizik.
  • Asanbladetan jorratua: Asanbladetan parte hartzen dugun guztiok, erabakiak hartzen ditugunok izango gara.
  • Partehartze librekoa: Honako hau ez da proiektu itxi bat, zeozer esateko gogoak dituen edozein pertsona edo taldearentzat irekita dago, ohizko komunkabideetan entzuten ez direnak, bertan botatzeko irekia.
  • Independientea: Bere burujabetasuna mantentzeko, kanpoko edozein erakundetik (partido politikoak, instituzioak...) at funtzionamendu eta gestio ekonomiko bat beharrezkoa litzateke.
  • Ez-komertziala: Geure funtzionamendu ez legoke kapitalarengatik mugatua, horrela gaur egun menperatzen gaituzten komunikabideen alternatiba izatea da gure helburua.

Zein da Garraxi Irratiaren funtzionamendua?:

Garraxi asanbladetan oinarritutako irrati bat dugu, guztiontzat irekiak dauden asanbladetan hartzen bitdira erabakiak. Baina bilera hauetatik ateratako erabakiak baliagarriak izan daitezen, zenbait komisio izandatzen saiatuko gara, gai ezberdinen inguruan proposamenak egin dezaten: arlo teknikoa, ekonomia, propaganda, etabar bezalako gaiak jorratuko dira. Asanbladak asteartero arratsaldeko 8'etan egiten dugu, irratian bertan (Altsasuko Gaztetxearen goiko pisuan).

Zein da Garraxi Irratiaren finantziabidea?:

Lehenik eta behin, inolako publizitaterik ez onartzea erabaki dugu. Irratiaren independentzia beste instituzio edo taldeetatik at mantendu behar dugu. Hortaz gu geuk izan beharko gara irratia finantzatzeko ideiak atera behar ditugunok. Horretatik asanbladetan bururatzen zaizkigun ideiak planteatu genitzake.

Nola iritsi gara gaur egungo egoerara?:

Lana eta gogo askori esker, pentsatu Garraxi Irratia erakunde autonomo bat dela eta buruari gogor eragin behar diogula eskaintza ugari eta nabar bat izan arren. Astean zahar ahalik eta irratsaio ezberdin gehien izatea da gure helburua.

Horregatik Altsasu inguruan mugitzen diren edozein motako erakunde edo talde, edota bide aske honen bidez zeozer barreiatu nahi duen edonor animatzen dugu, edozein egunetan irratsaio bat egiteko tarte bat hartzera.

Horregatik, zera esan nahi dizuegu:

GEURE/ZUEN IRRATI HONETAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU, ALTSASUKO IRRATIA, GARRAXI IRRATIA.

Programatxoren bat egitea animatzen bazaitezte, asteartetan egiten diren edozein asanbladetan planteatu dezazuen, edo iada irratian sartuta dagoen edonori komenta dezaiokezue.

Ez kezkatu, zalantzaren bat izan baduzu, gustora asko lagundu eta erakutsiko dizuegu :-).

Altsasu, 2003'ko abendua.