Garraxi Irratia Altsasuko irrati librea izan nahi du, talde herrikoi bat, komunikazio alternatiboa eta lokala lantzen duena. FMko 101.9 puntuan gaude, 1995ko azarotik, eta leku bat eman nahi dugu kolektiboei nahiz personei ere bere ideiak zabaltzeko. Kultura eta informazioa askatu nahi dugu ere gure ekimen guztiekin.
Garraxiren KD'a
Horrialde honekin Garraxi Irratiak kalera atera duen KDa presentatu nahi dizuegu.
Irudi honetan agertzen den konpaktua azken 20 urtetako 17 talde sakandar biltzen ditu. Gehienak desagertu dira, eta beste batzuk ezezagunak dira haien herrikidendako ere. Baina argi dago inor ez dela Rock and Rollaz aberastu, musika bizi izan dute eta bizi dute benetako jarreraz eta bihotzez.
K.D. honetako kanta batzuk etxeko tresneriaz grabatu izan ziren 80. hamarkadako entseiu lokaletan. Beste batzuk azkenengo urteotan estudiotan grabatutako diska eta maketetatik eskuratu ditugu. Eta, azkenik, badira ere diska honetarako bereziki grabatu izan direnak. Azken belaunaldiko taldeak dira, Altsasuko "No Tan Extremo Records" estudiotan grabatu dutenak.
KD agertzen diren taldeak eta bere kantak honako hauek dira:
- Yo Que Se: Whiski
- Dirección contraria: Juego clandestino
- Reventón: Siempre
- Stupenda Jones: Entre sueños y canciones
- Behin Betiko: Lapur legalak
- Detritus: Encerrados
- Riograsa: Inkomunikazioa apurtu
- Mala Kondukta: No queremos policía
- Tinnitus: Erokeria
- Sarraski: Gazte bat
- Klaustrofobia: No hay ningún lugar
- Los Del Rayo: Dejaré de estar kolgado
- Trance: No te dejes atrapar
- Burni: A tiempo
- Argos: Arboles tocados
- Jesse James Band: Komunikazioa
- Madness: I can't live whithout you
Konpaktua lortu nahi baduzue, bidali E-mail bat gure helbidera eta konponduko dugu (1.000 pela da, bakarrik).