Garraxi Irratia Altsasuko irrati librea izan nahi du, talde herrikoi bat, komunikazio alternatiboa eta lokala lantzen duena. FMko 101.9 puntuan gaude, 1995ko azarotik, eta leku bat eman nahi dugu kolektiboei nahiz personei ere bere ideiak zabaltzeko. Kultura eta informazioa askatu nahi dugu ere gure ekimen guztiekin.
Info general
Garraxi Irratiko gomendatutako linkak
Submitted by garraxi on Sat, 01/12/2007 - 00:21.Irrati libreak:
- Eguzki Irratia: http://www.eguzki.net/
- Hala Bedi Irratia: http://www.halabedi.org/
- Eztanda Irratia: http://www.eztanda.com/
- Beste irrati libreak:
Garraxi Irratiko saioen parrilla
Submitted by garraxi on Sat, 17/11/2007 - 23:16.Hemen duzu Garraxi Irratian emititzen dugun saioak. Ikusten duzuenez, ez dauzkagu saio asko. Ba, animatzen bazara gurekin saio bat egiteko, bidali email bat gure helbidera, edo utzi iruzkin bat hemen eta zurekin egongo gara. Mila esker!.
Garraxi Irratiko musika parrilla
Submitted by garraxi on Sat, 17/11/2007 - 22:37.Hemen duzu Garraxi Irratia egunero emititzen duen musika parrilla. Hordu berean saio bat baldin badago, ordun saioa emititzen da, besterik ondoko taulan dagoen musika mota entzun ahalko duzu:
Zer da eta nondik sortu zen Garraxi Irratia
Submitted by garraxi on Tue, 30/10/2007 - 18:41.94. urte aldean Langarra taldea sortu zen eta zenbait irrati tailer antolatu zituen. Bere helburua udal irrati bat sortzea zen. Baina berehala lanaren zailtasunez jabetu zen, irrati legal bat abiatzeko oztopo mila jartzen baitituzte. Hilabeteak pasa ziren horretan eta azkenean energia guztia desagertu zen.
Talde honen 2. Asanbladan lauzpabost gaztek beste ideia bat planteatu zuten, irrati libre bat sortzearena. Langarra taldea desagertzean, Altsasuko Gazte Asanbladak irrati libre bat sortzearen asmoarekin jarraitu zuen, eta noski, ideia gauzatzeari ekin zion.
Garraxi Irratiaren inguruzko Galdera Errepikatuenak (FAQ's)
Submitted by garraxi on Mon, 29/10/2007 - 18:53.Zergatik jaio zen irrati bat osatzeko ideia?:
Garraxi 1995'ko azaroan jaio zen, talde batek benetan planteatu zuenenan irrati berri bat sortzea, irrati komertzialen moldetatik at eta inguruko irrati libreen adibideak jarraituz. Hainbeste uhin intoxikatzaile, komertzial, manipulatzaile, eta bidebakarren artean tarte bat sortzea zen helburua.
Zer izan nahi du Garraxi Irratia?:
Garraxi Irratia irudietan
Submitted by garraxi on Sun, 28/10/2007 - 19:16.Hemen Garraxi Irratiaren irudi batzuk duzue, momentu ezberdinetan. Beste irudiak ikusi nahi baduzu hemen, idatzi garraxi@sindominio.net-era.
Antena montatzen
