Kakitzat erakunde antimilitarista bat da, 80 hamarkadan sortu zen militar zerbitzua egiteari uko egin ziotenean lehenengo objetoreek. Euskal Herri osora eratu zen derrigorrezko militar zerbitzu eta PSSen kontrako kanpaina zabaldu zenean.
Kakitzat erakunde bezala adibide garbia da Euskal Herrian izan den ejerzitoaren aurkako lehian. Bere lan egiteko era beti oinarritu da erakundea osatzen duten talde desberdinen dinamika autonomoetan. Honetaz gain beste talde batzuekin amankomunean izan ditugun iritsiak KEM eta Gasteizkoak bezalako taldeekin lanean elkar aritzea.
Insumisioaren kanpainaren ondoren eta beti ildo antimilitarista batetan, Kakitzatek jarraitzen du egiten apustua gizarte berri batetan, jokabide balore berriekin. Gure apustua arazoen irtenbide baketsuetan dago oinarrituta, eta elkarbizitzeko erak, elkartasunatik hasita. Militar erakundeek osatzen duten kontrakoa, hauen apustuak jerarkiak, pentsamendu akritikoa, fede itsua, eta arazoen irtenbide militarra bait dira.
Gure helburuak lortzeko tresnak desobedientzi zibila, giza mobilizazioak, kontrainformazioa dira, eta baita ere garrantzi handia ematen diegu beste erakundeen arteko elkarlanari, uste baitdugu giza ekimenak garatu egon behar direla lege ezjustuen ezarketei aurre egiteko edo arazoen irtenbideetan parte hartzeko, gehienetan hau izten delako arazoaren subjetu. Horregatik deritzogu ezinbestekoa delaerabakiak modu horizontalan hartzea, era honetan gizartearen parteartzeak izan daitela hauen ardatza.
Gaur egun gure lana gastu militarraren salaketan dago oinarrituta, elkarlanean arituz beste giza erakundeekin, esate baterako: armak edo jostailu belikoak egiten dituzten lantegietara egindako martxak, gure lana jostailu beliko edo sexisten aurkako kanpainetan, edo gure salaketa kanpainak NATO eta EEBBen kontra Afganistaneko guda dela medio.
Horretaz gain lanean murgulduta gaude kanpaina berri batetan, nahiz eta udazken hasieratik jorratzen ari garen, horregatik egin dugu oinarrien deklarazio hau.
Hau da kanpainak duen izena: "Ez derrigorrezkoa ezta mertzenarioa ere, armadarik ez".