KANPAINAREN ARGUDIAKETA

Datorren abenduaren 31 derrigorrezko militar zerbitzua bukatuko da eta ejerzito profesionalari emango zaio pasu.
Mugimendu antimilitarista eta insumisoa izan da pasu hau eman beharraren errudun zuzena, eta hoirren adibide Bizkaian eta Gipuzkoan gertatukoa, herrialde hauetan ez bait dituzte lortu behar adina plaza eta uko egin diote kanpaina egiteari. 

Gure ustetan guzti hau gizarte zibilaren eta giza mobilizazioaren garaipena da. Militarrek zuten orden moralarekin bukatzea lortu dugu insumiso eta antimilitaristei esker.

Baina ejerzitoak, lehen derrigorrezkoa eta orain profesionala, nahiz eta desakreditaturik egon, jasotzen ditu oraindik diru kopuru ikaragarria, eta hori ezin dugu onartu gizartearen interesaren kontra doalako eta guden ugariketa baino ekarriko ez duelako, eta honekin: milioi bat pertsona hilda, zauritu edo ihesik eta hamaika herri eta hirien suntsiketa. 

Ejerzito mertzenarioak armak eta arma lantegien ugariketa ekarriko du, giza kontrol gehiago, militarren presentzia gure kale edo zelaietan eta NATO barruan parte hartzea gero eta handiagoa izatea. 

Gastu militarra handiagoa izango da. Eta diru hau ez da lanaeza pobrezia eta etxebizitzaren garestitasuna bezalako giza arazoak konpontzeko izango, baizik eta militarismoa eta gudak indartzeko. 

Ejerzito profesionala giza izurrite bat da eta kanpaina honen bidez salatu nahi dugu. 

Horretarako kartelak argitaratu ditugu, esku banatu ditugun triptikoak, Durangoko azokan banatutakoak adibidez. 
Honetaz gain urriaren erdikaldean gobernu militarraren kontrako ekintza bat egin genuen, beste ekintza bat dago egiteko abenduaren erdikaldean, eta abenduaren 29an Bilbon kalejira bat dago antolatuta, berriz ere gobernu militarraren kontra. 

Kanpaina honi amaiera emateko Bilboko erakusazokan jaialdi bat antolatu dugu urtarrilaren 12rako.

EZ DERRIGORREZKOA EZTA MERTZENARIOA ERE, EJERZITORIK EZ"