Garraxi Irratia Altsasuko irrati librea izan nahi du, talde herrikoi bat, komunikazio alternatiboa eta lokala lantzen duena. FMko 101.9 puntuan gaude, 1995ko azarotik, eta leku bat eman nahi dugu kolektiboei nahiz personei ere bere ideiak zabaltzeko. Kultura eta informazioa askatu nahi dugu ere gure ekimen guztiekin.
Noticias Garraxi
Larunbata urtarrilak 30 GAZTETXEAK AURRERA manifa Altsasun
Submitted by garraxi on Thu, 28/01/2010 - 16:41.Altsasun, urtarrilaren azkenengo larunbatean 30, eta herriko plazatik abiatuta arratsaldeko 19:00etan manifestazioa deituta dago, Altsasuko Gazte Asanbladako kideek dira kasu honetan deitzaileak eta antolatzaileak, dakizuenez gabonak pasatu ta hurrengoko aste horretan, astelehenarekin, sutea izan zuten Gaztetxean tximiniatik zuzenduriko hodiko aislamenduan akats bat somatu ta gero. Bertaratu ziren gazteek deituta, suhiltzaileak iritsi ziren eta minutu batzuetara, inoren deia jaso gabe Foruzaingoa agertu zen.
Sute bat aprobetxatuz Gaztetxea miatu dute
Submitted by garraxi on Thu, 28/01/2010 - 15:56.Altsasuko Gaztetxean urtarrillaren 10a, igandean izandako sute bat aprobetxatuz Foru Poliziek lokala miatu zuten.
Dirudienez sutea tximinian sortu zen, eta ez zuen eraikinean bestelako arazorik sortu. Gaztetxean suhiltzaileak egon ziren, eta, behin lana amaituta joan ziren. Orduan, Nafarroako Foruzaingoa Gaztetxean bertaratu zen "informe" bat egiteko. Gazte Asanbladako kideek atestatua lekukoekin egitea eskatu zuten eta, azkenean, poliziak bi lekukoekin sartu ziren, Altsasuko alkatearekin eta gaztetxe kide batekin. Polizia Zienfikoak eta beste bi agentek lokala miatu zuten. Gainera, agenteek zientifikakoei argazkiak ateratzeko agindu zieten.
Gaztetxeko konponketa lanengatik, Garraxi Irratia isilik
Submitted by garraxi on Mon, 24/11/2008 - 19:32.Altsasuko Gaztetxeko teilatua berritzeko lanak hastearekin batera emisioa eten behar izan du Garraxi Irratiak.Gaztetxearen teilatuak konponketa premia zuen, itajurek zenbait solibo kaltetu zituztelako. Konponketa lanek teilatutik irrati librearen antena kentzea eskatu dute. Lanek hilabete inguru iraunen dutela azaldu digute irratiko kideek.
Garraxi Irratiko emisorearen arazo teknikoak
Submitted by garraxi on Sun, 09/11/2008 - 19:47.Garraxi Irratia (101.9 FM), bolada batez, apenas entzuteko modua egon da. Irratitik bertatik jakinarazi digutenez irratiaren emisoreak izandako arazoengatik gertatu da hori, denborarekin potentzia galtzen joan da eta, azkenean, apenas entzun zitekeen irratia”.
Garraxi Irratiak bere web orria berritu du
Submitted by garraxi on Sun, 16/12/2007 - 20:17.www.sindominio.net/garraxi orrian sartzen dena irratiaren saioen eta bere parrillaren musika blokeen berri eguneratua opatuko du. Ikasturte honetako saioez gain, haien edukien berri ere jaso daiteke. Horretaz gain, Garraxi Irratiaren web orrian sartzen den bisitariak bere iritzia eman edo harremanetan jartzeko aukera du. Garraxi Irratiak jakinarazi du, bestalde, web orria hobetzeko proposamenak jasotzeko prest daudela.
Garraxiren KD'a
Submitted by garraxi on Sat, 27/10/2007 - 20:21.Horrialde honekin Garraxi Irratiak kalera atera duen KDa presentatu nahi dizuegu.
Irudi honetan agertzen den konpaktua azken 20 urtetako 17 talde sakandar biltzen ditu. Gehienak desagertu dira, eta beste batzuk ezezagunak dira haien herrikidendako ere. Baina argi dago inor ez dela Rock and Rollaz aberastu, musika bizi izan dute eta bizi dute benetako jarreraz eta bihotzez.
Garraxi Irratia, atzera ere, uhinetan
Submitted by garraxi on Fri, 26/10/2007 - 19:05.Arazo teknikoak zirela eta, bere emanaldiak eten beharrean suertatu zen Altsasuko irrati askea. Baina matxura guztiak konpondu eta gero, atzera ere, FMaren 101.9an emisioari ekin dio Garraxi Irratiak.
Jakina denez, 1995eko azaroaz geroztik Altsasuko Gaztetxean irrati askea dago. Irratiak egunaren zati handienean Gasteizko Hala Bedi Irratiaren saioak zabaltzen ditu. Baina, astez eta asteburuetan, arrats gau partean saio propioak ere zabaltzen ditu.
Disketxendako aurkezpena (zaharra)
Submitted by garraxi on Thu, 25/10/2007 - 19:00.GARRAXI IRRATIA
102 Posta Kutxa
31800 ALTSASU (NAFARROA)
Telf. 948 46 87 42
garraxi@sindominio.net
Kaixo lagunak:
