Txabiskeen ordenanza |
HIRIGINTZA
ARAUAK |
|||
Hasiera Laburpen orokorra Laburpen partikularra Alegazioa (I) Alegazioa (II) Alegazioa (III) Errebisio partzial bat Txabiskeen ordenantza Erantzuna alegazioari Aparkalekuak Zelai kalea Akoridoa Zelain BESTE GAI BATZUK Gure gauzak Etxegarateko autobidea Domingo Lumbier Hirigintza txostena Zangituko industrialdea Beste gauzak Irrati saioa |
Txostean honek ere Nafarroako Aldizkari Ofizialaren web orrialdean aurkitu dugu (jatorrizko bertsioa: http://www.cfnavarra.es/BONE/003/00313047.htm). Txabiskeen ordenantza txosten osoa da, eta hartu ondoren "Plan Urbanistico Munizipal" delakoan sartuta izan da. Nafarroako Aldizkari Ofiziala 32 Zenbakia - Data: 13/03/2000 II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA - A L T S A S U Txabiskeak eta erabilerak, hirilurzorutik kanpo eraikiak, arautzen dituen ordenantza eredua Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailearen 4ko 10/1994 Foru Legean ezartzen diren mugapenak gorabehera, baldin eta hirilurzorutik kanpo eraikitako erabilerak baimendu ahal badira, ondoko zehaztapen hauek onetsi dira dagokion kategoriaren arabera eta aisialdiko baratzezaintza xedea duten eraikuntzetarako eta instalazioetarako: 1.-Eraikuntzek eta eraikitako erabilerek (hala nola urmaelak eta eremu zolatuak) izan ahal dute gehienez ere katastroko azaleraren % 10, eta gehienez ere 75 metro karratu (karrerapea, halakorik balego, eta bestelako eremu zolatuak barne). Txabiske motako eraikinaren azalerak, gehienez ere, 30 metro karratu izanen ditu, gehi 15 metro karratuko arkupea. Txabiske bakarra eraiki ahalko da famili unitate bakoitzeko; famili unitatea Nafarroako Gobernuak zehaztutako kontzeptu fiskala izanen da. 2.-Lizentzia eskuratzeko teknikari eskudun batek ikus-onetsitako proiektua aurkeztuko da. 3.-Lehen okupazioko lizentziaren aurretik obra-bukaerako ziurtagiria aurkeztu eta udal zerbitzu teknikoek ikuskapena eginen dute. Udaltzainek aldizkako ikuskapenak eginen dituzte eta edozein handitze-obra egonez gero, horiek eraitsiko dira jabearen kontura, dagokion espedientea ireki ondoren. 4.-Eraikitzeko baldintzak honako hauek izanen dira: -Mota honetako eraikuntzetarako lursailak gutxienez ere 400 metro karratu izanen ditu lurzatien berrantolamendua egin gabeko eremuetan eta 400 metro karratu lurzatien berrantolamendua egina duten eremuetan. -Eraikina lursaileko mugetatik 3 metro atzeraemanen da gutxienez ere. -Eraikinak oin bakarra izanen du eta gehienez ere 2,40 metro izanen ditu zorutik forjatuaren barne alderaino punturik txarrenean. -Eraikuntza errektangeluarra edo karratua izanen da; materiala zarpeatua eta zuria, edo tonu argiren bat izanen du; estalkia bi isurkikoa, % 30-40ko maldakoa eta zeramika-lur koloreko teilazkoa izanen da; horren egarbeak 0,30-0,80 metro izanen ditu; eta zurajea zur berniztatuaz egina izanen da. -Komunik badago itxita egon beharko du, aparte, eta ur-horniduraren eta saneamenduaren arazoa konponduta, Udalak horretarako zehaztuko dituen aginduei jarraikiz. 5.-Lizentzia emanda, arauzko tasak ordainduko dira. Ondoren, eraikuntzei alta emanen zaie katastroan eta dagokion kontribuzioa kobratuko. 6.-10/1994 Legearen 33. artikuluari jarraikiz, eraikuntza batek ere ez ditu bizitzeko eskubideak erdiesten ahalko, eta ez da galdatzen ahalko ur edangarrirako, zabor bilketarako eta saneamendurako zerbitzu publikoen eskubidea. 7.-Lizentziarik gabe dauden eraikuntzak. Zerrenda bat osatuko da dauden eraikuntzekin (obrakoekin) eta horien azalera neurtuko da; prekarioan legeztatzeko arauzko tasak kobratuko zaizkie eta hortik aurrera dagokien kontribuzioa kobratuko zaizkie. Eraikuntza guztietan, lizentzia izan ala ez, obrakoak ez diren gehigarriak eraitsiko dira. Txatarrak, obra-hondakinak, erabiltzen ez diren nekazaritza lanabesak, erabiltzen ez diren kotxeak, etab. kendu beharko dira (Neurri hau herrigunetik kanpoko etxebizitzetara eta baserrietara zabalduko da). Txapaz eta hondakinez eginak diren eraikuntzak eraitsi beharko dira. Azken hiru lerroaldeotan aurreikusitako lanak egiteko eraikuntza horien jabeek izanen dute hiru hilabeteko epea, ordenantza hau behin betikoz onetsi eta gero. 8.-Mota honetako eraikuntza Altsasuko alderdi guztietan egiten ahalko da, salbu eta hiri antolamendurako plan orokorrak etxebizitzak, kaleak, pasealekuak, ingurabidea, herrirako sarbideak, etab. eraikitzea aurreikusten duen horietan eta une bakoitzean indarra duen araudiak baimentzen ez duen horietan. 9.-"Txabiske" motako edozein eraikuntza, ordenantza hau behin betikoz onetsi ondoren, lizentziarik gabe edo arau hauei doitu gabe eginez gero, eraitsi eginen da, dagokion espedientea ireki ondoren. 10.-Nekazaritzako lanabesak gordetzeko eraikuntzak beti ere obrakoak izanen dira; azalerak gehienez ere 6 metro izanen ditu eta eraikuntza-ezaugarriak aurrekoak bezalakoak izanen dira; kasu honetan, lursailek ez dute azalera mugatua izanen. 11.-Ordenantza honetako edukia udal planeamenduko arauetan sartuko da, horretarako egokia den prozedurari jarraikiz. 12.-Ordenantza hau maila altuagoko araudiaren menpekoa izanen da: Errepidei buruzko Legea, Urari buruzko Legea eta Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legea. Ordenantza honen onespena, prozedurari dagokionez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 325. art. eta hurrengoak betez eginen da. Haren behin betiko onespena eta ezarpena, Plana onetsi baino lehen izanen direnez, gauza daiteke, nahiz eta plan horren prestatzaileek jasotzen ahalko dituzten delako ordenantza Planak bildutakoaren zati bat gehiago bezala sartzeko agindu zehatzak. Altsasun, bi milako otsailaren hiruan. Alkatea, Camino Mendiluze. |
Imprimatu / E-mailez bidali
Bidaiguzu mini-mezuak Mezu aurreratuak Berriaren taula ikusi Berria idatzi Bilaketak taulan Bilatu zeozer hemendik Bilaketa aurreratuak Gure gauzak Nortzuk gara Gure irratiko berriak Loturak Berritasunak Gunearen aurkibidea Artxiboak jaso Web honen lizentzia |
|
Azken modifikazioaren data: 2004/4/1
|