Alegazioaren laburpena |
ZANGITUKO
INDUSTRIALDEA |
|||
Hasiera Enpresarien proposamena Gure proposamena Sakanako industri eremuak Proiekturen laburpena Proiektua N.A.O.n Gure alegazioa Alegazioaren laburpena Urdiaingo eskutitza Taldearen jarrerak Kontsultaren mozioa Onddoak eta poligonoak Beste ekintzak Garapen jardunaldiak Jardunaldiaren ondorioak 2003 aktibitateak 2004'ren txostena Taldearen jarrerak 2004 2004'ren komunikatua Proiektua berriz martxan BESTE GAI BATZUK Gure gauzak Etxegarateko autobidea Domingo Lumbier Hirigintza txostena Hirigintza arauak Beste gauzak Irrati saioa |
Ohizkoa den moduan, oraingoan ere badugu Zangituko industrialdearen proiektuari aurkeztutako helegitearen laburpena. Nafarroako Gobernuko Industria Aholkulariak, Nuria Iturriagagoitiak, egindako adierazpenei erantzuna emateko ere erabiliko dugu. Adierazpen hauek Nafarroa 2001-2005 Industria Lurzoruen Planaren aurkezpenean egin zituen. Hona hemen bere ideiaren batzuk, 2001ko Irailaren 19an "Diario de Navarra" egunkarian argitaratutakoaren arabera: Aholkulariaren esanetan lurzoruaren banaketa lurraren topografiaren, inbertsio eskaeraren, zonalde bakoitzeko industria arloko lanpostuen eta langabeziaren eta gastuaren zentzuzkotasunaren arabera egin da [...]. Helegitea bere osotasunean "Urdiain- Altsasu Industrialdearen" proiektuari eta Nuria Iturriagagoitiaren adierazpenak Idatzi honen bidez, Altsasuko Fundamento Orain taldeak ?Urdiain-Altsasu Industrialdea? Udal Gaindiko Eragineko Plan Sektorialari aurkeztu behar dion helegitea azaldu nahi du eta, aldi berean, Nuria Iturriagagoitiak, Industria Aholkulariak, joan den asteartean, 2001-2005 Industria Lurzoruen Planaren aurkezpenean egindako adierazpenei erantzuna eman. Fundamento Orain taldeak ez du "Urdiain-Altsasu Industrialdea" proiektua bere osotasunean onartzen ondoko arrazoiengatik: Enplegu baldintzak eta Altsasuko industri lurzorua Altsasun, gaur egun, 686.984 m2 industri lurzoru dago. Udal Hirigintza Plan berriaren arabera beste 422.409 m2 gehituko lirakete, hauetatik 272.333 m2 Zangituko dermioan, Altsasu-Urdiain industrialdean. Bestalde, Sakanako gainontzeko herriek ere ari dira lurzoru industriala nabarmenki gehitzen. Sakanako Enpresarien Elkartearen arabera, Sakanako gainontzeko herri nagusienen industria eremuen gehikuntza 229.031 m2-koa izango litzateke, gehi Altsasu-Urdiaingo industrialdearen 627.586 m2-ak Urdiainen. Langabeziaren egoerari dagokionez, Altsasuko INEM-en langabetuen kopurua asko txikitu da azken urteetan, orain dela bi urte baino 200 bat langabetu gutxiago daudelarik. Bestalde, Sakanako langabetuen hiru laurdenak emakumeak dira. Modu honetan, Sakanako gizonezkoen langabeziaren egoera langabezi estrukturalari dagokiona dela esan daiteke. Urdiain-Altsasu industrialdearen eragina Altsasuko ekosistema eta populazioan. Gehiegizko industria hazkundea duen herri baten aurrean aurkitzen garela esan dezakegu. Enpresa kontzentrazioaren politikarekin jarraitzen da, herriaren garapen jasangarria kontutan hartu gabe. Garapen jasangarriarena da, hain zuzen eren, 2001ko Martxoan Altsasuko Udalak sustengatutako Aalborg-eko Gutunaren lehendabiziko helburua. Bestalde, Zangitu bete ezkero etorkizunean beste jarduera batzuetarako erabili daitekeen Gune Erabilgarri Libre asko desagertuko litzateke. Industrialde honen balizko eraikuntzak ekar lezakeen beste eragin inportantea Altsasuko biztanleriaren gehikuntza izango litzateke, industria berrietarako langileak beran finkatzean. Lagun hauetatik askok ez dute herrian bizitzea libreki erabakiko baizik eta baldintza ekonomikoak direla behartuta. Fundamento Oraingo taldekideok pentsatzen dugu inor ez lukeela bere etxea utzi beharko lanpostu edota arrazoi ekonomikoengatik. Enpresak dira, gure ustez, lan eskua duten zonaldeetara mugitu beharko luketenak, hau da, langabezia haundiagoa duten tokietara. Eta azkenik, industrialdearen eraikuntzak Altsasuk Burunda ibaian duen ibaiertz natural bakarra arriskuan jartzen du. Gainera, uholde garaietan urperatu daitekeen eremua da. Hau dela eta, garrantzi bereziko biotopoa da eta babestua izan beharko luke eragin ekologikoa larria baita. Zangituko lurzorua, bestalde, nekazal balio haundiko lurra da. 1999ko Iraila arte eremu hau nekazal ekoizpen haundiko kalifikazioa zuen. Iturriagagoitia anderearen adierazpenak Aurreko guztia ikusita Iturriagagoitia andereak Industria Lurzoru Plan berriaren aurkezpenean egindako adierazpenak harritu gaituzte. Plan horretan Altsasu-Urdiain industrialdea azaltzen da eta Industria Aholkulariak zera esan zuen: "industria lurzoruaren banaketa zonalde bakoitzeko industria lanpostuen eta langabeziaren arabera egin da beste arrazoien artean". Iturriagagoitiak plan honen beste helburuetako bat "Nafarroako industriaren dibertsifikazio geografikoa bilatzea zela" gehitu zuen. "Horrela hiriburutik urrun dauden herrien populazioa galtzea eragotziko litzateke". Fundamento Orain taldekideok uste dugu, adierazitako kontutan hartuz, Altsasun ez dagoela lanpostu berririk sortzeko beharrik. Hau dela eta, industrialde honek ez du ematen Aholkulariaren helburuetako bat, "Nafarroako lurraldetasunaren orekarena" bultzatzen duenik. Benetan lortuko lukeena langabezi gehiago dagoen eskualdeetatik biztanleria erakartzea izango litzateke. Fenomeno hau gertatzen ari da, jada. UGT sindikatuaren arabera Altsasun gaur egun beste inguruetako 200 lagunek egiten dute lan. Sakanak ez ditu industrialde gehiagorik behar eta are gutxiago Urdiain-Altsasukoaren tamainakorik. Altsasun, 2001ko Irailaren 21an. |
Imprimatu / E-mailez bidali
Bidaiguzu mini-mezuak Mezu aurreratuak Berriaren taula ikusi Berria idatzi Bilaketak taulan Bilatu zeozer hemendik Bilaketa aurreratuak Gure gauzak Nortzuk gara Gure irratiko berriak Loturak Berritasunak Gunearen aurkibidea Artxiboak jaso Web honen lizentzia |
|
Azken modifikazioaren data: 2002/10/27
|