Webgunearen lehenengo orrialdera zoaz

Altsasu-Urdiaingo industrialdearen proiektua berriz martxan jarri nahi dute

ZANGITUKO
INDUSTRIALDEA
 

Azkenaldi honetan, Altsasuko udeletxearen taldeko presioak efektua egin dutela ematen du, eta Nafar Gobernuak 2005 udazkenean industrigunearen lanak hasi nahi duela esan du. Orrialde honetan jaso ditugu Diario de Noticias (maiatzaren 14 eta 20a), Diario de Navarra (maiatzaren 14a) eta Guaixen (maiatzaren 20a) egertutako berrietan datu guztiak. Gai honi buruzko beste informazioak irakurri dezakezu Saltsa Berden eman genuen berrian.

Altsasuko Udala ados Gobernuaren planteamendu berriarekin

Gobernua udazkenean has liteke Urdiain-Altsasu industrialdeko lanekin. Hala jakinarazi zuten Altsasuko Udaleko gobernu taldeko ordezkariek. Horren berri industria kontseilariarekin eta haren laguntzaileekin izandako bilera batean jaso zuten Altsasuko Udaleko kideek. Jakinarazi zietenez, Udiain-Altsasu industrialdea urgentziaz garatzea eskatzen dien Nafarroako Parlamentuaren eskaera jostzeko zain omen daude lanean hasteko. Nafarroako Parlamentuan onartu zen mozioan industrialdearen gauzatzea elkarrizketa erabiliz eta ingurumen irizpideak kontuan hartuz egin beharko da.

Udaleko gobernu taldeko kideek jakitera eman zutenez, Nafarroako Gobernuaren hurrengo urratsa Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren tramitazioa desblokeatzea eta hari jarritako alegazioak erantzutea izanen da, plana behin betiko onartzeko. Dirudienez, Industria Departamentuaren asmoa industrialdea epeka egitea litzateke, beti ere, udazkenean dauden enpresen eskaerak kontuan hartuta.

Industria gunerako sarrera Altsasutik gertuen dagoen Urdiaingo zatian egonen litzateke. Zati hori urbanizatuko lukete lehenik, Altsasuko Udal ordezkariei Industria Departamentuko ordezkariek azaldu zietenez. Eta, enpresa pare bat ezartzeko behin azpiegitura ezarria dagoenenan Altsasuko zatia urbanizatuko lukete.

Altsasuko udaleko gobernu taldeko kideek azaldu dutenez, "aurretik zegoen egitasmoa aldatu egin du gobernuak. 2.001eko egitasmoan Urdiaindik Altsasurako urbanizazioa aurreikusten baitzen". Urbanizazioan ere ingurumen jasangarritasuneko irizpideak jaso dituztela ere agertu zuten. Esaterako, energia aurrezteko argiteria edo berdegune ugari. Ibaia eta ertzak zainduko omen ditu egitasmoak. Ibai ertzean pasealeku bat egiteko aukera ere aipatu zuten.

Altsasuko Udalaren prentsa aurrekoaren irudia (Iturria: Diario de Navarra)

Hala ere, Asun Fernandez de Garaialde y Lazkano alkateak, Unai Uhaldek, Cristobal Lanzek eta Pedro Mari Zabalok (Arturo Carreño lanean zen) guztiaren gainetik nabarmendu zuten "Indistria Deparamentuak lan talde bat sortzea proposatzen duela". Gobernuaz gain Urdiango eta Altsasuko udalek osatuko lukete aipatu lan taldea eta bere egitekoa "urbanizazio prozesuaren jarraipena egitea eta egoki jotzen diren proposamenak jaso eta aztertzea litzateke". Gobernuaren planteamendua "parte hartzea eta udalaren eskaerak azaltzea bideratzen duen planteamendu ireki onargarria da". Prentsa aurrean agertu zirenek "parte-hartzea erreala izatea espero" zutela adierazi zuten.

Maiatzaren hamaika inzandako sustepen ekonomiko eta enplegu batzordean Iruñean izandako bileraren berri eman zen. Batzordeak aho batez bi puntuko akordioa onartu zuen. Aurrenekoan "industrialdea epeka garatzearekin ados dagoela adierazten du udalak". Bigarrenean, udalak sortuko den lan taldean parte hartzeko prestutasuna azaltzen du.

Akordio horren berri postaz bidali zen Iruñera. Horrekin batera epe ertainean Altsasun ezartzeko interesa azaldu duten hainbat enpresaren datuak bidali ziren. Udalak adierazi zuenez, "empresa egitasmo sendo eta sor zezaketen enpleguagatik herriarendako interesgarriak" dira.

Unai Uhalde sustapen ekonomikoko buruaren asmoa da sortuko den lan taldera udalak eramaten dituen proposamenak aipatu batzordean adostuak izatea da. Altsasuko Udaleko gobernu taldearen asmoa litzateke industrialdearekin batera "egungo enpresa sarea berritzea balio erantsi gehiago duten sektoreekin, teknologia berriei tartea ematea, hezkuntza neurriak hartzea eta abar".

Urdiaingo Udalek desadostasuna azaldu dio Nafarroako Gobernuari

Urdiaingo udaleko ordezkariak bildu ziren Nafarroako Industria Kontseilari Armendarizekin, Altsasu-Urdiain industrialdeari buruz hitz egiteko. "Gure jarrera ez da aldatu eta industri gune horren kontra dugun desadostasunaren berri eman diogu Nafarroako Gobernuari" azaldu du Urdiaingo alkateak. Udiaingo Udalak Armendarizi emandako idatzian jasotzen denez, Urdiaingo herria ados dago Sakanan industrarako lurra beharrezkoa dela esatean, baina horren zanbatekoa eta kokapena sakandar guztion artean aztertu beharreko kontua dela iruditzen zaie. Gobernuak Zangitun ezarri nahi duen industri ereduarekin ez dago ados Urdiaingo Udala, "gure herriarendako eta Sakana osoarendako industri gune desorekatzailea ezartzen duelako".

Lurraldearen antolaketa orekatua ezartzeaz gain, industriarenarekin batera beste ekonomia sektoreak ere kontuan hartuko dituen garapen baten alde daude Udiainen, beti ere Sakanako ikuspegitik eta faktore sozio-ekonomikoak, ingurumenezkoak, kulturalak -hizkuntzaren normalizazioarenak barne- hezkuntza, emakumeen langabezia, etxebizitza, azpiegitura dotazionalak... kontuan hartuko dituenak. Parametro horiek kontuan hartuta egindako azterketa baten ondorio izango den ereduaren alde egiten du Urdiaingo udalak. Sakanan garapenarako lantzen ari diren bitartekoak -Garapen Partzuergoa, esaterako- erabiliz.

"Zergatik ez beste aukerarik aztertu? Zergatik Urdiain-Altsasu industri gune erraldoiaren ordez Sakanan barrena modu egokian banatutako industri guneak jarri? Galdera hori planteatu genion kontseilariari, baina erantzun zigun hori oso garestia zela" adierazi dute Urdiaingo udal ordezkariek. "Industri gunearen erabakia nahiko kontsentsatua dela diote Nafarroako Gobernuan. 15 urte baino gehiagotan aldatu ez duten proiektua erabaki kontsentsatua dela? Izan ere, ez dute ezer aldatu. Esaten dute proiektua 3 fasetan eginen dutela. Lehen fasea betez gero, bigarrenarekin hasiko direla, gero hirugarrenarekin... finean berdin du nondik hasi, 3 faseak egingo dituztelako. Hala ere, kontseilariak esan zigun Udiaingo aldea egingo dutela lehen, eta Altsasukoa azkenean".

Sakanan plan estrategikoa egitea ongi iruditzen zaiela esan omen zien Armendariz kontseilariak, baina lehenik eta behin poligonoa egin behar dela. "Parlamentutik Urdiain-Altsasu industri gunea egiteko mandatua jase dutela adierazi zigun kontseilariak. Finean erabaki politikoa da" gaineratzen dute. Udiaingo ordezkariek Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak inposizioaren bidea erabili nahi izana salatu diote Armendariz Kontseilariari, "ez baitute kontuan hartu nahi Sakanan gai honen inguruan dauden iritziak".

Honen guztiaren aurrean, Urdiaingo udalak azaldu du lehenik eta behin Urdiain-Altsasu industri gunea errealitatea ez izateko ahal duten guztia eginen dutela. Ildo honetan, Zangitu industri gunearen kontra dagoen jendea mugituko dela espero dute. Baina guztiaren gainetik Nafarroako Gobernuak proiektua egitea erabakitzen badu Udiaingo herriko interesak defendatuko dituela dio Udiaingo Udalak. "Proiektua inposatzen badigute proiektua Urdiaingo lur eremuan nola gauzatzen den jarraituko dugu, beti ere gure herriko interesak defendatuz eta posible diren kontrol mota guztiak eginez. Baina soilik Urdiaingo lurretan egiten den lana da jarraitu eta defendatuko duguna, Guk ez dugu ezar jakin nahi Altsasuko lur eremuen inguruan, eta ez dugu nahi ere Altsasukoak gure lurren gainean ezer esatea".

Altsauko Udala tokatzen ez zaion eremuan sartu dela salatu du Urdiaingo Udalak. "Altsasuko Udalak proiektu honetan ez du begirada orokor bat izan, baizik eta beraien interesengandik begiratu du. Gainera, tokatzen ez zaien eremuan sartu dira, Urdiaingo lurretan hain zuzen, udalen automoniaren gainetik pasaz beraien onurarako eskakizunak eginez. Are gehiago, herri honetan dagoen "apartheid politikoaz" baliatzen ari dira; Zangitu industri guneko proiektuaren aurka zegoen Altsasuko gehiengo politikoa udalean ez dagoela aprobetxatzen ari dira industri gune honen alde egiteko".

 
Azken modifikazioaren data: 2005/6/26