Sakanako garapen orekatua eta adostuaren aldeko gure proporsamena |
ZANGITUKO
INDUSTRIALDEA |
|||
Hasiera Enpresarien proposamena Gure proposamena Sakanako industri eremuak Proiekturen laburpena Proiektua N.A.O.n Gure alegazioa Alegazioaren laburpena Urdiaingo eskutitza Taldearen jarrerak Kontsultaren mozioa Onddoak eta poligonoak Beste ekintzak Garapen jardunaldiak Jardunaldiaren ondorioak 2003 aktibitateak 2004'ren txostena Taldearen jarrerak 2004 2004'ren komunikatua Proiektua berriz martxan BESTE GAI BATZUK Gure gauzak Etxegarateko autobidea Domingo Lumbier Hirigintza txostena Hirigintza arauak Beste gauzak Irrati saioa |
Sakanako eskualdearen garapen orekatua eta adostua Sakanako Enpresarioen Elkarteak, eskualdeko garapenerako proposamena egin du, hau dena bere boletinaren urriko zenbakian jaso ahal izan dugu. Proposamen honen bidez, beren ikuspuntu enpresarialetik eginda, herrietako erakundeei Sakanako garapenerako giltzarriak proposatzen dizkie. Giltzarriak honela labur daitezke:
"Enpresen beharrak eta langabezian dauden emakumeen perfilak, prestakuntzarako eta birziklatzeko beharrak aztertuko dituen ikerketa. Enpresa eta emakumeei zuzendutako prestakuntza iharduerak eta sentsibilizazio kanpainak". "Enpresen beharrak beteko dituzten langileak bilatzeko eta erakartzeko sistema bat sustatzea. Pertsona horiei etxebizitza edo bizitokia sustatu eta erraztu". "Ikastetxearen egungo egoera aztertu eta analizatu: moduloak egokitu, prestakuntza programen edukiak, enpresen beharrak, enpresarioen ikastetxeaz duten iritzia, baliabideak, beharrak..." "Azpiegiturak egokitzea eta hobetzea, Sakanako enpresek eta enpresa berriek eskatutako lursailen ikerketaren arabera. Egun, libre dauden lursailaren estudioa, etorkizuneko Altsasu-Urdiaingo industrialdea kontuan hartuz. Enpresak erakartzeko plana, Sakanan instalatu nahi duten enpresak bilatzea, lursail eta nabe libreen inguruko informazioa, eta abar." "Eskualdeko etxebizitzen plana. Zerbitzu enpresen ezarpena sustatzea. Sakanako irudi plana". Azkenik bukatzeko, Sakanako Enpresarioen Elkarteak uste du "egokiena izango litzatekeela Sakanako eskualdeko garapen plana egitea, plan estrategiko modura, beste proposamen batzuk kontuan hartzeaz gain, lehenago aipatutako proposamenak kontuan hartuko lituzkeena, oinarri gisa, ingurunea, industria eta enpresen hazkuntza modu bateratuan garatzeko". Ikus daitekeen moduan, garapenerako proposamen honek ondoko gai hauek ez ditu kontuan hartzen: langileen lan baldintzak hobetzea, pertsona, ingurugiro, gizarte, kultura, nekazaritza, abeltzaintza, ekonomia eta bizi kalitatean Sakanako bizilagunei plan honek eragiten diena, eta ondorengoen utziko diegun herentzia edo jaraunspena. Gainera, garapenerako plan hau martxan dago jadanik. Ikusi besterik ez dugu proiektuan dauden industrialde berriak (Altsasu, Urdiain, Arbizu, Lakuntza, Uharte, Hiriberri...) Esan daiteke gaur egun Sakanak dituen industriako lursailei 1.200.000 m2 gutxigorabehera gehituko dizkietela datozen urteetan. Plan hau martxan dago herri erakunde (udal eta mankomunitatea), Nafarroako Gobernu eta garapen agentzia (Cederna/Garalur) oniritziarekin. Plan honek zuzenean eragiten die ibarreko bizilagun guztiei, sakadarren etorkizuneko bizimodua diseinatzen ari baita. Uste dugu garrantzitsuegia dela enpresarioen eskuetan bakarrik uzteko. Halaber herri, eskualdeko eta probintziko erakundeei eskatzen diegu industrialde berrien eraikuntza behin behinean gelditzea, eskualde osorako garapenerako plana egin arte, eta plan horretan enpresaioek ordezkatuaz izateaz gain, eragile sozialak, politikoak, kulturalak eta nahi duten ibarreko bizilagunak ere ordezkatuak izatea. Fundamento Orain Taldea. |
Imprimatu / E-mailez bidali
Bidaiguzu mini-mezuak Mezu aurreratuak Berriaren taula ikusi Berria idatzi Bilaketak taulan Bilatu zeozer hemendik Bilaketa aurreratuak Gure gauzak Nortzuk gara Gure irratiko berriak Loturak Berritasunak Gunearen aurkibidea Artxiboak jaso Web honen lizentzia |
|
Azken modifikazioaren data: 2002/10/27
|