Hacktivism: digital resistance
Gizarteak beti libre mantendu dituen ezagutza eta teknika fluxua infokapitalsimoak ezarri nahi dituen teknologia eta legedia berrien mehastupean dago. Ezin dugu hau gertatzea utzi. Ezin dugu gizarteak inoiz izan duen informazio trukaketa sare handiena korporazio eta estatuen esplotazio eta kontrolpean giltzaperatzen utzi. Jakintza eta teknika, informazioa eta ezagutza ez daude salgai, ez dira trukaketarako ondasuna, jabetza publikokoak baizik. Eta oraindik okerragoa dena: teknologia eta informazio medioen kontrola behin eta berriz txiroen eta behartsuenei lapurtzeko erabiltzen ari dira, kontsumo espiral batetan murgilduaz, gure planeta era eraginkorragoan suntsitzeko. Honegatik erresistentzia digital eta hacktibismo telematiko sare bat sortzea oso garrantzitsua deritzogu, korporazio handien eta gobernuen alboan sortzen joan den beste informazio gizarte hori babesteko.
Gainera datozkigun erronka batzuk
- "Jabetza Intelektuala" indartzeko Europar zuzendaritza berria
- Infokpitalimos makinaria engranatzeko "jabetza Intelektual" legedia indartzea behar du, honek informazio trukaketa librea murriztu dezan eta horrela merkatu berriak irekitzeko. Jabetza intelektualari buruzko Europar zuzendaritza berriaren zirriborroak (2003.ko ekainak 30) kopia murrizteko moduen indartzea errazten da (horrela copyright legedian baimentzen den kopia legala ere horrela ezinduaz) eta atzekoz aurrerako ingeniaritza ere jarriko du eta mekanismo hauek kentzeko edozein saiakera ere legez kanpo jarriaz. Honetaz gain irratifrekuentzi bidezko ezagutza txipak, daramatzaten produktu guztiak ezagutu ditzaketen chip txikiak, legalizatuko dira. Gutxi balitza "jabetza Intelektual" legedia haustea kriminalizatu egin dute, nahi haustura hau arina izan berau arma edo droga trafikoarekin berdinduaz. Zuzendaritza honek ekarri ditzaken eraginetaz bi analisi interesgarri hemen eta hemen aurki daitezke.
- Software Patenteak Europan
- Orain gutxi software patenteen onarpena atzeratu egin da europar parlamentuan. Bere onarpena golpe gogorra izango zen askatasun teknologikoarentzat eta software librearen garapenerako. Sofware ideiak dira, gizartearen jabetza diren estruktura abstaraktoak. Software patenteek patentaturiko ideien erabilpena ezintzen duten nahiz ideia hauek beste mekanismo batzuek erabiliaz asmatu eta teknologia garapen kolektibo eta libre bat ezintzen dute. Programa libreak sortu eta banatzeko sortzen den gizarteak ezin ditu bere garapena dagoeneko norbaitek patentatu duen jakiteko patente ikerketak jasan, beraz ezingo du legedia apurtzen ari den edo ez jakiten garatzen jarraitu beraz programazio garapen soziala ere ezintzen du. Proinnova-an aurki daiteke argibide gehiago gai honetaz.
- EESOren kanona
- Erosten dugun CD huts bakoitzeko hamarren bat jarri nahi digute, berdin da OT-ren azkeneko disko pirateatzeko erabili edo gure ideiak, garapenak, musikak, irudiak, bideoak zabaltzeko erabili. Hutsegitea (pirateatzea) egin baino lehen kondenatzen gaituzte. Guk ez dugu pirateatze, gure informazio eta ezagutza sortu eta trukatzen dugu, baina hala ere aldeaurretik ordaintzera behartzen gaituzte. Ere ez gara piratoaren aurkakoak, ez kontsumoan oinarritutako kultura batetan inperio eta inkisizio korporatibista batek informazio esku aldaketa monopolizatzen duen mundu batetan. EESO (Espainiako Egileen Sozietate Orokorra) kanonari buruzko galdera eta erantzun gehiago hemen eta hemen aurki ditzakezue.
- WSIS Informazio gizartearen gailur mundiala
- Airearen jauntxoak biltzen dira… Alan Toner-ek gailur honen atzetik dauden interesi eta Zein modutara esplotazio komertzial eta kontrolean oinarritutako informazio gizarte bat sortzen ari den analisi interesgarri bat egin du (testua pdf-ra pasatu dugu lasai inprimatu eta irakurri dezazun. hemen deskargatu dezakezu). Jakintza eta teknika libre banatzen, kontrainformazioan edo teknopolitikan lan egiten dugun kolektibo europarrak han egongo gara beste informazio gizarte bat posible dela aldarrikatu eta erakusteko. Argibide gehiago:
- WSIS kontrako deialdia
- Mobilizazioetara deialdia
- Kontragailurreko ePosta zerrenda
- MetallosMedialab un encuentro preparatorio para la contracumbre en el foro social europeo que tendrá lugar en Paris del 11 al 16 de Noviembre.
- TIA (Total Information Awareness)
- TIA ez da Mortadelo eta Filemonen agentzia soilik, munduko gizarte (informazioanala) kontrol gailu handiena. Bere siglen esanahi original dena esaten du: Total Information Awareness (orain Terrorist Information Awareness), Estatubatuar "inteligentzia" agentzien guztizko kontrol sistema internazionala. Amesgaizto Orweliano batetako bezala.
- Informatika fidagarria (trusted computing) == informatika kontrolagarria
- TTG (Trusted Computing Group), AMD, HP, IBM, Intel, Microsoft tarteko direla, erositako gailuen gain guztizko kontrol sistema bat atera nahian dabiltza, bai software bai bideo, audio, etab. Honek asko zailduko du software librearen eta copyleft produktuen erabilera eta zabalkundea, infokapitalismoaren inteseta murrizten konputazioaren ahalmenak. Linuca-k (Cantabriako GNU/Linux erabiltzaileen taldeak) Informatika "fidagarri" honi, korporazio handiek kontrolatu eta manipulatu ahal izango dutenari, buruz ohizko galdera eta erantzunen bilduma bikaina du. Wintermute-k TCPA eta Palladium-i buruz analisi tekniko bikain bat egin du.