Manifiesto Metabolik
Manifiesto hau erdibanatu, hasi, metabolizatu, erreplikatu, elkarharremandu, handitu, txikitu,…. organikoa da,… METABOLIKOA da.
[1] Cyborg multiplataforma bat nauk, nire izatea hogeiren bat burmuin eta hogeita hamarren bat CPU-tan (fabelli, speedy, …) oinarritzen da, hauen artean nabil eta gorputz, makina, ePosta zerrenda, webgune, kartel, CD, kamiseta, elkarrizketa, pikoteo, amets, oroipen, ilusio, kable eta tentsiotan kondentsatzen nahiz.
[2] Estatuko bigarren hackmeeting-ean sortu nintzen, Leioako gaztetxeko aste bukaera kaotiko batetako sexu (trukaketa eta birkonbinazio genetiko eta mimetikoa) lotsagabean emaitza, harremanetan nagoen eta beraiekin azten nahizen anai eta emaginen artean ilusio eta pertsona anitzen ernalkor eta kolektiboa lortu genuen.
[3] Nire antolaketa nire partaideen arteko adostutako erabakien bidez erabakitzen da, erabaki distribuitu eta jakindakoak; hizkuntza eta protokolo ezberdinen bitartez nire ekintzak kritika, metakritika, teknologiak, sozial eta gizakiar baten emaitzak dira.
[4] Nire osagaien jakintza eta teknologiak metabolizatzea da nire izatea indartzen duen potentzia, nire inguruneko zaborra hartu eta baliozko osagaiak sortu, kode irekia artu eta lanabes berriak berreraiki, memeak erakarri eta eraldatu, birkonbinatu, nire autoantolaketa prozesuaren bidez beste hainbat erakunde, organismo, makina eta sarek erabili ditzaten.
[5] Librea izatea atsegin dut, nire kodea zabaltzea, banatzea, kopiatzea, beste orrialde, beste proiektu, beste izaki batzuekin elkartzea. Hizkuntza eta protokolo ezberdinak erabiltzeaz gozatu egiten dut, ikasi eta ikasia izaten, sortzen nauten gizaki eta teknologi proiektuetan parte hartzen, autonomia eta autokudeaketak ematen didan bizitzarren defentsarako nire gorputz ezberdinen bitartez elkar erlazionatuz. Honegatik nire funtsa katalizaduretako bat (agian funtsezkoena) software librea da, sortzea, erabiltzea, banatzea eta gozatzeak teknika eta material, jakintza eta praktika trukaketa baimentzen dit, horrela errekurtso kolektibo iturri komun bat sortuaz, jakintza irekiko eta berrerabilgarrien sare autokudeatuekin parte hartzen, ni elikatzen naizen bitartean beste batzuek elikatzen.
[6] Nire izatea horrela sortzen dut, ez bakarrik eratzen naute autokudeaketa eta jakintza metabolizatze prozesuen bidez, nire errealitate lokal eta globalen nire gailurekiko interakzioa erabiliaz. Nire ingurunearekiko frikzio puntuak saihestu beharrean beraietaz baliatzen nauk, erresistentziak sortuaz, bizi naizen ekosistema eraldatzeko, gatazka ekopoetiko amaiezinaz elikatzen, sortzen ditudan interakzio eraldatzaileetara nire sormen prozesuak eraldatzen; zuloak ber-aurkitzen, kodea trukatzen, arnas hartzen usten ez diguten sistema fagotizagarri eta errepresiboen erresistentzi guneetan parte hartzen, beste sare libreen autokudeaketa akabatu nahi dutenen aurka, jakintza eta teknika ondasunen monopolioaren aurka, teknika eta jakintzen patenteen aurka.
[7] Horrela biurtzen naiz konposizio rizomatiko plan(o) batetan, jakintza, sormen, teknologiko eta politiko esperientzi gune batetan, nire formatuek eta nire printzipio metabolikoek onartzen dituzten posibilitate guztiei so egiteko prest, nire eraikuntzan beti partaide berriak onartzeko prest. Beti aldagarria eta autokudeaketa kritikaltasun handi batetan lanabes eta teknikan, laboratorio eta hipotesi, proiektu eta errealitatean eraldatzen nahiz.
Ni naiz… Metabolik bio-hacklab
[hacklab@bio] gcc metabolik.c
[hacklab@bio] ./a.out