Webgunearen lehenengo orrialdera zoaz

Etxegarateko obreen bukaera dela eta komunikatua

AUTOBIDEA
ETXEGARATEN
 

Etxegarateko autibidearen inagurazioa dela eta (2002eko urrian), agintari ospetsuak bildu ziren (hemen ikusi dezakezue nola eman genuen berria Saltsa Berden). Han eman zenuten adierazpenak ikusi ondoren, komunikatu honek atera genuen.

Vista del tunel del murgil, cuando aun estaba en obras


Eskerrik asko agintari jaunak !!

Etxegarateko irekiera dela eta, gure agintariek ondoko adierazpenekin oparitu digute:

  • "Autobiari esker gaur egungo errepidea eta inguruko eremuak herriko industri, merkatal eta zerbitzuak garatzeko erabili ahal izango dira..."

  • "Berandu, bainan egin... egin da, orain dugu hau aprobetxatzeko erronka..."

  • "Bikoizketa garrantzitsua da Euskal-Herriko komunikabideen hobekuntzarako..."

Ezin gara harritu hain pertsonai ospetsuak horrelako ideiekin ateratzea. Guri ere bururatu zaizkigu antzeko "adierazpeneren" bat:

  • "Hamaika dira autobia honek eskaintzen dizkigun onurak. Orain ondo pasatzeko badugu gero eta azkarrago eta ugariago igarotzen diren kamioiei begira egotea..."

  • "Autobia berri honi esker gure hiri txit goreneko industri eta ekonomi garapena gaur egun sinistezinak egiten zaizkigun mugetaraino hel daiteke. Behingoz, atzerapen kroniko honetatik irtetzeko aukera izango dugu!"

  • "Eta libre dauden eremutan azpiegitura gehiago sor ditzakegu: aireportua, industriaguneak, hondakin nuklearren zabortegiak... gure umeak bertan jolas dezaten."

Hau dela eta, ezin gara gelditu gure agintari gorenei eskerrak eman gabe gure herri izkutua berritzeko erakusten ari diren interesagatik. Beraien autobiei esker, agintzen dizkiguten fabrika eta zerbitzuei esker, bizitza Altsasun gero eta hobeagoa izango da. Eta guzti hau, noski, ingurugiroari dagokion begirune osoa mantenduz.

Eskerrik asko ondoko belaunaldiei utzi nahi diezuen Altsasu honengatik.

Fundamento Orain Taldea.

 
Azken modifikazioaren data: 2003/8/22