Webgunearen lehenengo orrialdera zoaz

Etxegarateko "bikoizketa", laburpena

AUTOBIDEA
ETXEGARATEN
 

Altsasutik Etxegarateko mendatera doan errepidearen hobekuntzari betidanik deitu zaio "bikoizketa". Horrela esanda, egin behar zuen lanak leunak izango zirela ematen zuen lehendik. Modu honetan, orain dagoen errepidean aprobetxatuz eta bere parean beste bide bat eginez egingo zela N 1 autobide berria uste genuen. Horrela behintzat egiten ari dira Gipuzkoa aldean eta gainera hori logikoena dela ematen du.

Baina Nafarroako Gobernuaren proiektua ikusi ondoren, Altsasuko Udaletxea proposatu zuen proiektua hain zuzen, hori dena aldatzen da. Lehen bikoizketa izan behar zuen gauza, orain ibilbide berria duen autobide batean bihurtzen da. Horrela autobide zabal eta berri bat egiten da errepidearen urbil, eta bitartean orain dagoena uzten da erdi hutsik, aprobetxamendu gutxirekin. Hau guneak eta azpiegiturak alferrik galtzea da, gure ustez.

Autobidea pasatu behar zenetik egindako martxa baten  irudia

Baina ez hori bakarrik, autobide berria Altsasuko dermioaren gainean izugarrizko inpaktuak eragingo du. Hasteko, autobidearen bi bide artean dagoen lekua, mediana deitzen dena, 14 metrokoa izango da. Horrela, bideberria hartuko duen zabalera, autobia duen bi hesi artean dagoen lekua, 60 metrotaraino heldu daiteke, hori ezpondak kontatu gabe. Beste aldetik, aldapatsua den zonalde batean egin nahi dute autobide berria, baina proiektuak ez ditu kontutan hartu aldapa horiek. Horregatik, lur azpitik eta lur gainetik joan omen da ibilbide zati aundi bat, izugarrizko ezpondak sortzen. Azpiegitura multzo haundi bat egin behar izango dute ere, zubiak eta tunelak batez ere, hori 7 kilometro errepide batean.

Dena hori aztertu ondoren, Fundamento Orain Taldeak gobernuaren proiektuari alegazio bat egitea erabaki zuen, errepidearen zati honetan benetako bikoizketa egin behar zuela eskatzen. Kontutan hartu behar da gobernuko teknikariak, pribatuan behintzat, bikoizketa posiblea dela baieztatu dutela. Alegazioaren alde 874 sinadurak lortu genituen. Baina horrela ere posibilitate hau baztertu da, inolako azterketarik egin gabe. Modu honetan, lanak laister hasiko dira eta ez Gobernuak, ezta Udaletxeak, inork ez du aztertu bikoizketaren ideia, eta proiektu ofiziala bitartean arbuiatuta dago altsasuar multzo haundi artean.

Altsasun, 1998ko abenduaren 29a.
 

 
Azken modifikazioaren data: 2002/11/11