Ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioa |
AUTOBIDEA
ETXEGARATEN |
|||
Hasiera Alegazioaren laburpena Alegazioa Ekarpen alternatiboa Komunikatuak Erantzuna alegazioari Foru aginduak Ingurugiroaren gaineko eragina Ekintza bat Lanak 'orain' Salaketa bat Bukaerako komunikatua BESTE GAI BATZUK Gure gauzak Domingo Lumbier Hirigintza txostena Hirigintza arauak Zangituko industrialdea Beste gauzak Irrati saioa |
Nafarroako Aldizkari Ofiziala 129 zenbakia - Data 28/10/1998 I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA Beste Xedapenak 1158 FORU AGINDUA, 1998ko urriaren 19koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, "N-1 autobia. Altsasu-Etxegarate tartea" proiektuko ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioa egiten duena. Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak "N-1 autobia. Altsasu-Etxegarate tartea" proiektuko ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioa aurkeztu zuen Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, irailaren 30eko 1131/1998 Errege Dekretuarekin bat izapida zedin. Errege Dekretu horren bidez Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzarako Errege Dekretua betearazteko Erregelamendua onetsi zen. Espedientea igortzeko izkribuan esaten da Nafarroako Parlamentuak 1997ko abenduaren 2an onetsiriko 1998-2005 Errepideetarako Plan Zuzentzailean "Autobiak. Galtzadak bikoiztea" programaren barruan, "Altsasu-Etxegarate" deritzon jarduketa dagoela, besteak beste. Abiapuntua Altsasuko lotunean burutzen ari diren obren bukaeran du eta bukaera, Gipuzkoako muga. Proiektuaren ezaugarri nagusiak I. Eranskinean agertzen dira. Nafarroako Gobernuak, 1998ko uztailaren 6ko Erabakiaren bidez, proiektu horretako Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Deklarazioa jendurrean jarri zuen hilabetez, gutxienez ere. Erabaki hori 1998ko abuztuaren 17ko 98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Legez ezarririko epean ez da alegazio bakarra ere hartu Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Azterlanari buruz. Nafarroako Ingurugiroaren Kontseiluak, 1998ko urriaren 9an eginiko bilkuran, ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioaren proposamenari adostasun txostena eman zion. Ingurugiro Kalitatearen Zerbitzuak jakinarazi du, izapidaketaren ondoriozko agiriak miaturik, azterturiko hautabidea bideragarria dela, ingurugiroari dagokionez, baldintza batzuk beterik, eta beraz, bidezko dela Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Deklarazioari onespena ematea. Horren ondorioz, Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, AGINDU DUT: 1. Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatu duen "N-1 autobia. Altsasu-Etxegarate tartea" proiektuari adostasun txostena ematea, ingurugiro ondorioetarako bakarrik. 2. Eraikuntza proiektuak Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Azterlanean aurrea hartzeko, zuzentzeko eta konpentsatzeko proposatzen diren neurri guztiak bildu beharko ditu, obrako gainerako unitateetako zehaztasun beraz, eta, gainera, zehaztapen hauek sartu beharko ditu: a) Proiektuaren zuinketa egitean Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Azterlanean proposatzen diren zarataren aurkako hesiak eraikiko direla bermatzeko behar den esparrua errespetatuko da, neurri errealen bidez beharrezkoa dela egiaztatzen baldin bada. Horiek kokatu eta eraikitzeko behar adina esparru eta baldintza izanen dira. b) Berezko landarediari eginiko ukipenak konpentsatzeko neurri gisa Quercus robur espeziearen ezkurrak landatu eta ereinen dira Altzaniako ibarreko landaketetako koniferoen erdiak argitu ondoren, hemengo basoa lehenagoratzeko. c) Trazaduraren proiektuan aurreikusten diren eta Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Azterlanean aipatzen diren bi zabortegiak bakar-bakarrik erabiliko dira. Bietarako, hustu, bukatu eta lehenagoratzeko proiektua garatuko da, formak ahalik eta hobekien osatzeko eta materialik lurtsuenak goiko mailetan gelditzeko. Zabortegiren baterako beste kokagune bat behar baldin bada, Ingurugiro, Lurraldearen eta Etxebizitza Departamentuan lehenagoratze proiektua aurkeztuko da, ingurugiroaren ukipenen azterlanak arautzen dituen 229/1993 Foru Dekretuarekin bat izapidatzeko. d) Maileguak ustiatzen ari diren harrobi edo legar-hobietatik aterako dira. Beste kokagune bat behar bada, ustiatu eta lehenagoratzeko proiektu bat aurkeztuko da Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, horrek onets dezan. e) Ingurugiroa zaintzeko programako aurreikuspen guztiak aplikatuko dira, eraikuntza proiektuan sartuko direnak, exekuzio fasean izan litekeen eraginaren neurri babesle eta zuzentzaileek betetzen direla bermatzeko. f) Obrak esleitzean aplikatzen den eraikuntza proiektuko baldintza pleguak ingurugiroaren gaineko azterlaneko 9. kapitulua bildu beharko du, obra faseko baldintzak, garatzekoak eta ingurugiroari dagokionez kontrolatzekoak, ezartzen dituena. g) Proiektuaren ezaugarriei buruzko edozein aldaketa Ingurugiro Zuzendaritza Nagusiari jakinaraziko zaio, ingurugiro balorazioarekin batera, horrek baimen dezan. h) Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak obrak kontratatu aitzin igorriko du eraikuntza proiektua Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, ingurugiroaren gaineko eraginaren deklaraziora egokitzen den jakinarazteko. 3. Herrilan Zuzendaritza Nagusiak, obrak hasi aitzin, Altzania erreka babesteko programa igorri beharko du Ingurugiro Zuzendaritza Nagusira. Bertan autobiako bidegurutzearen inguruan hondoa egokitzeko jarduketak ez ezik dekantazio baltsen eraginkortasunaren jarraipena ere bilduko dira eta ura zikintzea eta horren ondorioz uretako faunarengan izan litekeen eragina saihesteko neurri osagarrien proposamena ere bai. 4. Aditzera ematea, Foru Agindu honen aurka errekurtso arrunta paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, hala bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hilabeteko epearen barrenean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 116. artikuluekin bat. 5. Ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betearazteko Erregelamenduko 22. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz. 6. Foru Agindu hau Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentura, Altsasuko Udalera, Olaztiko Udalera eta Ingurugiroaren Kalitatearen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan. Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hemeretzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo. I. ERANSKINA Proiektuaren deskripzioa Ingurugiroaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren xede izan den proiektuaren trazadura 6.900 metro luze da. 2+500 k.p.tik abiatzen da, hots, Altsasuko irteeratik, Altsasuko lotuneko obren ondoren, eta Gipuzkoako mugan bukatzen. Proiektuaren tarte bat tunel bat da (Murgilgo tunela), gutxi gora-behera 300 metro luze dena, galtzada bakoitzean, Murgilgo mendixkaren azpitik. Hiru lotura egin asmo dira: Altsasukoa; erdikoa, CN-1 errepideari lotzekoa, eta Zegamakoa. Lehenengo loturak Altsasuko hiribarnean eta inguruko auzoetan sartzeko trafikoa antolatzea ahalbidetzen du. Bigarren loturak autobia eta N-1 errepidea trazaduraren erdi aldean lotzeko balio du. Hirugarrenak izen bereko herrira doan GI 2367 errepideari lotzeko balio du. Autobiak zeharkatzen dituen bide guztiak berrezartzeko aukera ere aipatzen du proiektuak. Planoan onarturiko gutxieneko erradioa 750 metrokoa izan da. Horretako berariazko lastertasuna 120 km. orduko baino gehiago da. Enborreko gehieneko eta gutxieneko sestrek %1 eta %4 egiten dute, hurrenez hurren. Enborrean harturiko abiapuntuko sekzioa hauxe da: -Barneko bazterbideak: 2 X 1,0 cm. -Galtzadak: bi galtzada, 3,75 m. zabal diren bina errei dituztenak. -Kanpoko bazterbideak: 2 X 2,25 m. -Bermak: barnekoak 1,0 metrokoak eta kanpokoak 1,0 metrokoak, autobia ezponda batetik diraganean eta 2.0 metrokoak luerauzketa batetik diraganean. -Mediana: 16. m. lerro zurien artean, hasierako eta bukaerako azpitarteetan izan ezik. II. ERANSKINA Ingurugiroaren eraginaren gaineko Azterlanaren laburpena 1. Hautabideen azterlana. Trazaduraren proiektua baino lehen, hautabideen azterlana egin zen, teknikari eta ingurugiroari dagokionez konponbiderik hoberena aurkitzeko. Lau hautabide aztertu ziren. Denek abiapuntu bera dute, Altsasuko lotunearen bukaeran, N-1 errepidearen eskuineko aldean, Murgil mendia tunelaren bidez zeharkatuz. N-1 errepideko 397 k.p.tik, gutxi gora behera, trazadurek konponbide bana ematen dute. 1. hautabidea: trazadura gaurko errepidearen eskuineko aldetik doa, larreak zeharkatuz, 399 k.p.an dagoen gasolindegiaren atzetik pasatzeko, N-1 errepidea 300 metro aurrerago zeharkatuz. Errepidea gurutzatu ondoren, Sorozarretako landa zeharkatzen da, ia mendebalderantz joz, burdinbideko bidegurutzera joateko. Horren ondoren, iparralderantz jotzen du, berriro burdinbidetik pasatzeko eta herrialdeko mugan errepideak duen 425 m.ko erradioarekin lotzeko, ezkerreko aldean dagoen jatetxea saihestuz. 2. hautabidea: bigarren hautabidea bat dator arestikoarekin hasierako tartean. Kilometro baten ondoren horretatik bereizten da biratzen hasi eta N-1 398,7 k.p.an gasolindegia baino lehen gurutzatzeko. Gero aurkako noranzkoan hasten da biratzen, errepidera hurbilduz eta bertan dauden eraikinen artetik pasaz, Sorozarretako landa zeharkatzean 80 bat metro bereizita hartatik hurbilen egon arte, N-1 errepideko 399.8 k.p.an hain zuzen ere. Puntu horretatik aurrera hegoalderantz jotzen du burdinbideko bidegurutzea arte. Horren ondoren kontrako noranzkoa hartzen du, N-1 errepideko iparraldekoa hartzeko. 3. hautabidea: hirugarren hautabidea bat dator bigarrenarekin 6.500 k.p.raino. Horretan bereizten da ia-ia mendebalderantz jotzeko eta landa eta burdinbidea zeharkatzeko. Bi hautabide horien arteko ezberdintasuna Sorozorretako landa gurutzatzeko moduan datza, bigarren hautabideak gaurko errepidetik oso gertu gurutzatzen badu ere, hirugarrena landa estuena den tokitik pasatzen baita, gutxieneko okupazioarekin. Horrek, kontuan hartzen du, gainera, gaurko errepidetik sobera ez urruntzeko baldintza. 4. hautabidea: laugarren hautabidea oso diferentea da besteei buruz. Murgilgo tuneletik atera bezain laster trazadurak mendebalderantz jotzen du N-1 gurutzatzeko. Mendebaldera segituz, gasolindegiraino (N-1 errepideko 399 k.p.raino), ipar-mendebalderantz jotzen du 1. eta 3. hautabideen erdibideko trazadura hartzeko. Altzania erreka hegoalderago zeharkatzen du beste hautabideetan baino eta Sorozarretako landa ez du ukitzen. Trazaduraren bukaera bat dator 3. hautabidearekin. Hautabide bakoitzerako ukitzen ahal den lurraldean adierazgarrienak diren ingurugiroko osagaiak deskribitu eta baloratu dira. Alderdi hauek dira aipatzekoak, nola edo hala, hautabide guztiek ukitzen dituztenak: -Sorozarretako zuhaiztia edo zuhaitz-landa. Quercus robur espezieak osaturiko harizti bat da. Zuhaitzak tamaina handikoak dira. Balio ekologikoa eskualde horretan larre artean dirauten harizti urrien lagina izatetik datorkio. Jolasengatik eta artzaintzagatik nahiko gutxiturik gelditu da, zuhaixkak kendu dizkiote eta. Alderdi honetan gaurko N-1 errepideko zarata nabarmena da. -Altzania erreka, haren bazterrak eta hari loturiko fauna. -Eskuin aldeko zuhaitz mazelak, Aralar inguruko mendietan eta Altzaniako mendiez ezkerreko aldean. -Murgil mendia, zuhaitzak dauzkana eta tunelaren bidez zeharkatzen dena. -Altzaniako mendiaren inguruko berezkotasun maila, Donostia-Iruña burdinbidea ukitzen ahal den lepoaren ezker aldean (hegoaldean) dagoelarik ere. -Kultur balioen eta ondare historiko artistikoaren artetik, Erkudengo Ama Birjina ermita da ikusteko bakarra. Altsasutik joaten da, erromerian. 2. Aukeraturiko hautabidearen justifikazioa Eraginak baloratu ondoren, ingurugiro ikuspuntutik, 4. hautabidea da hoberena zio hauengatik: -Sorozarretako landa bazterretik (hegoaldeko sarbidean bakarrik) ukitzeagatik. -Alorretan eragin gutxi izateagatik. -Hots kalitatean ukipen gutxiago ditu. -Altzania mendian eta burdinbideak ukitzen duen aldean eragin gutxiago izateagatik. Ingurugiro kosturik garrantzitsuena CN-1 errepidetik urrun egoteagatik da, hots, dauden azpiegiturek gutxien ukitzen dituzten lurretan sartzeagatik. Adierazi behar da Altsasuko Udalak hautabidea nahiago izan duela 1997ko urriaren 31n harturiko erabakian. 3. Ingurugiroaren gaineko eragin nagusiak Proiekturako aukeraturiko hautabidearen ingurugiroaren gaineko eraginaren azterlanak, lau ñabarduraren bidez, eraginen detekzio, karakterizazio eta balorazioa badauka. Labur bildurik, esan behar da ingurunean eta biologian ez dagoela eragin larri edo latzik obra guztian. Uretako faunarengan obra fasean, Altzania errekaren inguruan, ukipenetarako arrisku handia dago, eraginaren azterlanean aurrea hartzeko ezarririko neurriak aplikatuz saihestu beharko dena. Ondare historiko eta artistikoan ez dago eragin nabarmenik. Bideekiko eta edateko uraren hornidura batekiko interferentziak berrezartzeko asmoa bada. Obrak egitean hotsaren eta eragozpenen ondorioz, eragin adierazgarria da, baina aldi baterako, eta, autobia erabiltzean trafikoaren hotsaren ondorioz ere egon daiteke. Hemezortzi puntu sentikor aztertu dira eta hurrengo urteetan aurreikusten den trafiko maila lortzen bada, eragina bateragarritik motelera bitarte izateko behar diren neurri zuzentzaileak prestatu dira. Obra faseko paisajearen gaineko eragina latza da, baina aldi baterako bakarrik. 4. Neurri zuzentzaile nagusiak. Paisajearen gaineko eragina gutxitzeko jarduketa hauek aurreikusi dira, batzuk eraikuntza proiektuan aipatuak eta besteak landareztatze proiektuan: -Murgilgo tuneleko aurreko ezpondak ezkutatzen dira, ahoak luzatu nahi baitira eta horien gainean 3H/2V malda landareztagarri baten bidez bete. Halaber, alboko ezpondak zuntzezko geosarea erabiliz landareztatuko dira. -Betegarri guztiek 2,2H/1V malda izanen dute eta landareztatuko dira. Luerauzketako ezpondek, topografiagatik posible bada eta esparru gehiegi hartzen ez badute, malda bera izanen dute, lurrak hedatzeko aukera bermatu eta behar bezala landareztatzearren. -Sei egituren (bidezubien) eraikuntzak ukituriko ingurua landareztatzeko asmoa bada. -Zabaltze esparruen ertzetan landaketa linealak ere aurreikusi dira. -Hondar biltegiak landareztatu nahi dira. Bigarren tartean sorturiko hondar batzuk lehenbizikoan berriro erabiliko dira eta besteak Orobeko harrobietara eta Altsasuko harrobi-hondakindegira eraman beharko dira. Horrela hondarren husketak harrobi zaharrak berreskuratzeko balio dute. -Hotsen eragina gutxitzeko, ingurugiroaren gaineko eraginaren azterlanak behar denean eraiki behar diren hots pantailak garatu ditu, xehetasun handiz, guztira 3.202,5 metro karratu egiten dutenak. N-1 errepideko eguneroko trafikoari buruzko gaurko datuen eta 5 edo 10 urteko epean aurreikusten den gehitzearen arabera, etxebizitzak dauden tokietan hotsak gutxitzeko neurri batzuk beharrezkoak izan litezke. Hala ere, benetako egoera egiaztatu ondoren egin beharko dira. 5. Ingurugiroa zaintzeko programa. Eraginaren azterlanak bere ingurugiroa zaintzeko programa ere badu. Hona hemen horren puntu nabarmenak: -Obra fasean indusketen eta edozein lur mugimenduren kontrol arkeologikoa, eta tunela induskatzean Murgilgo tuneleko ahoetako eta Altzania errekako ukipen eremuetan solidoen dekantazio baltsen eraginkortasunaren jarraipena. -Obra fasean eta abian dagoenean Altzania errekaren ibaibidea ukituriko alderdietan egokitzen den begiratuko da. -Obra bukatu ondoren esparru berriak landareztatze proiektuaren arabera landarareztatu diren eta horren eraginkortasuna nolakoa den egiaztatuko da.
|
Imprimatu / E-mailez bidali
Bidaiguzu mini-mezuak Mezu aurreratuak Berriaren taula ikusi Berria idatzi Bilaketak taulan Bilatu zeozer hemendik Bilaketa aurreratuak Gure gauzak Nortzuk gara Gure irratiko berriak Loturak Berritasunak Gunearen aurkibidea Artxiboak jaso Web honen lizentzia |
|
Azken modifikazioaren data: 2002/10/6
|