Webgunearen lehenengo orrialdera zoaz

Domingo Lumbierren egin nahi duten pisuei buruzko komunikatua

DOMINGO
LUMBIER
 

Fundamento Orain Taldea eta pisuak Domingo Lumbierren

Altsasuko udalak dagoeneko hiritar-gunea eraikitzen ari da Domingo Lumbierren. Eraikin honen inguruan, plaza eta lorategi bat eginen dira. Baina bada ere udalaren proiektu bat eremu horretan 26 etxebizitza egiteko 3 altuerako bloke batean, San Juan eta Garzia Ximenez karriketako etxeen ilara ondoan.

Fundamento Orain Taldeak uste du 9.000 m2-ko eremu batean oso zaila dela aurreikusitako Kultur Etxea bezalakoa eraikitzea, etxebizitzak eta aparkalekuak, eta hala ere lekua gelditzea altsasuar guztiak merezi dugun parke publikorako. Udaletxean dituzten planoak ikusita, lorategia gaur egun "Gobernadorearen jardina" izanez ezagutzen denera eta beste zati txiki batera mugatuko litzateke. Guzti hau ikusi dezakegu hurrengo irudian:

Plano del pruyecto de Domingo Lumbier
Plano del proyecto para la zona de Domingo Lumbier donde se aprecia la extensión que tiene las zonas verdes (en verde), con respecto a los pisos (en morado), los bajos comerciales (amarillo oscuro) y la Casa de Cultura (en azul), el resto (en amarillo claro) son las aceras y zonas adoquinadas.

Gure herrian ia ez dago berdegunerik, etxebizitzaz gainezka baitago, beraz Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko hainbat artikulu ez dira betetzen. Txikienak eta zaharrenak ez dute leku egokirik aisialdirako. Herritik kanpo ateratzea beharrezkoa da berdegune batean atsedena hartu eta erlaxatzeko. Herriaren erdian parke bat egiteko azken eta aukera bakarra delako. Eta hainbat arrazoi gehiago...

Etxebizitzak eraikitzea galerazi dezan eskatzen diogu Udaletxeari eta Domingo Lumbierreko eremu guztia herritar guztiek erabiltzeko eta disfrutatzeko uztea.

Altsasu, 2001.eko urtarrila

Hurrengo orrialdean Domingo Lumbierreko Plangintza bereziari jarri diogun alegazioa dator. Nahi baduzu orrialdean bertan sinatu dezakezu eta gero bidali alegazioa Altsasuko Udaletxeari posta elektronika bidez. Pasa zaitez.
 

 
Azken modifikazioaren data: 2004/4/1