Webgunearen lehenengo orrialdera zoaz

Domingo Lumbierreko Plangintza Bereziari alegazioa

DOMINGO
LUMBIER
 

________________________________________________________ Altsasuko herritar, elkarte edo taldeak adierazi du:

HONAKOAK IKUSIRIK:

  • Herriko erdigunean eta herritarrak erraz joateko moduko aisialdirako gunerik ez dagoela.

  • Herrian berdegunerik ez dagoela.

  • Haurrak olgatzeko lekurik ez dagoela.

  • Adineko jendearendako pasealekurik ez dagoela.

KONTUTAN HARTUTA:

  • Domingo Lumbierren eremuan eraikiko den Kultur Etxeak herritarrendako aisialdirako leku bat sortuko dela.

  • Aipatutako gune itxi horrek inguruan herritarrendako leku ireki bat izatearen beharra sortuko lukeela jendearen aisialdirako.

  • Eta esandakoa alde batera utziz, Domingo Lumbier gunea erdi-erdian dagoela eta nahiko handia dela eskatutako aisialdirako berdegunea izateko.

EGIAZTATU DA:

  • Domingo Lumbier gunean 26 etxebizitza eraikitzeak eskatutako berdegune eta aisialdiguneak leku aukerak murrizten dituela.

  • Lurraldeen Antolamendurako eta Hirigintzarik buruzko 10/1994 Foru Legearen 20. Artikuluko 1.bn, ondokoa dioela: 25.000 biztanletik beherako herrietan ezin da 40 etxebizitza baino gehiago eraiki hektarea bakoitzeko. Kontuan hartuz gero, Domingo Lumbier eta inguruak etxez beteta dagoela, gaurko legearen baimendutako gainditzen; ez dugu legalki ikusten eraikuntza gehiago.

  • Beste alde batetik, lege berak, 73. Artikuluan honela dio "Berdeguneak, gune irekiak eta zuhaiztiak", 1. Puntuan, ondoko honakoa baieztatzen du: "aurreikusia dago olgalekuetarako eskainiko den gune ireki eta berdeak biztanle bakoitzeko 5 m2 baino gutxiago ez direla izanen". Guztiok dakigun eta begi-bistakoa den bezala, ehuneko hori ez da betetzen.

  • Gune honetan pilatzen da gehien trafikoa, eta etxebizitza eta merkatalgune berriak eginez gero, ibilgailuz gainezka egongo litzateke herritarren bizi kalitatea txartuko litzatekeelarik.

  • Are gehiago gaurko etxebizitza baten iraupena hipotekatua suerta daiteke bizigaitasun zedularik gabe gera baitaiteke aurreikusitako etxebizitzek honen irteera itxiko bailukete.

ESKAERA:

  • Domingo Lumbierren inolako etxebizitzarik eraikitzeko baimenik ez ematea eta etorkizuneko Kultur Etxeak libre utziko duen gune guztia aisialdirako gune bezala uztea, hain zuzen ere berdegunea izatea.

Altsasu, 2001.eko urtarrila.

Nahi baduzu formulario honekin sinatu dezakezu alegazioa eta gero bidali Altsasuko Udaletxeari posta elektronika bidez (alsasua@animsa.es). Horretarako jarri zure izena eta NANa, sakatu "Bidali" botoia eta listo. Izen eta abizenak eta NAN derrigorrez bete behar dira, besterik alegazioa ez da izango legala.

Formularioa:

  Izen eta abizenak*:


  Nortasun Agiri Nazionala (NAN)*:


  Nahi baduzu idatzi hemen zure burutazioak
(gehituko dira alegazioari eta elkar udaletxera ailegatuko dira):


     
 
 
Azken modifikazioaren data: 2003/5/23