Webgunearen lehenengo orrialdera zoaz

Altsasuko Domingo Lumbier eskoletan okupazioa

DOMINGO
LUMBIER
 

Musika emanaldi bat eskola pareanDomingo Lumbierrek, Altsasuko udalak dauzkan ondasunekiko desinteresa kezkagarria adierazten du. Urteak dira eraikin hau eskola moduan erabilia izan zela, beste hainbat ihardueretarako erabilia izan bada ere. Hala nola: euskaltegia, bake epaitegia, haurtzaindegia, e.a. Urte hauetan piskanaka-piskanaka udalaren utzikeria eta ardura ezaren ondorioz narriatuz joan da, eta gaur egun hondamendi bidean dagoela esan genezake.

Jakina da Domingo Lumbier Altsasuko hirigintza plangintzan funtsezko gai bat dela. Batez ere herriaren erdigunean zonalde libre bakarra izateagatik. Udalaren proiektuak aurrera egiten badu, hau da, 75 etxebizitza izango dituen eraikina altxatu, e.a., espekulazioak, besteak beste, zabalik izango ditu ateak.

Bitartean, hainbat eta hainbat kultur ekitaldi eta egitasmo sozialek ez dute estreinatzeko aukerarik izan lokal falta dela eta. Gaur egun Altsasun ez daukagu gune aproposik ez pelikularik ez antzerki emanaldirik eskaintzeko. Kontuan hartzekoa da Gaztetxeak jokatu duen papera hutsune horiek betetzeko orduan.

Umeendako ekitaldiaren kartela

Guzti honengatik, Fundamento Orain Taldeak sinadura bilketa kanpaina bat antolatu du Domingo Lumbier eraikina berreskuratzeko helburuarekin eta besteak beste eskakizun nagusiak honako hauek dira:

  • Domingo Lumbier berreskuratu herriaren beharretarako egokituz.
  • Eraikinaren inguruak berdegune bilakatzea.
  • Hirigintzari dagozkion erabakietan herritarren partehartzea eta konpromezua bultzatzea.

Hau dela eta, Fundamento Orain Taldea, Altsasuko Gazte Asanblada eta Garraxi Irratiak datorren 28an ostirala Domingo Lumbierren okupazioa burutuko dute. Bertan egingo diren ekitaldi eta tailerren egitaraua honako hau duzue:

Ostirala 28Larunbata 29, Garraxi Irratiaren 2. urteurrena:Igandea 30

4:30etan Eskolako okupazioa.

6:00etatik 8:00etara Txalaparta eta yenbe tailerrak.

8:00etan Sexualitate tailerra.

11:00etan Altsasuko irigintz egoerari buruzko solasaldia.

12:30 Haur jolasak, margo tailerra eta larru artesaniaren erakustaldia

15:00 Bazkari popularra.

- Herriko taldearekin kontzertuak arratsalde eta gauean.

19:00 Antzerkia

20:00 Bideo emanaldia.

Herriarentzat izango litzatekeen une bat aldarrikatzeko helburuarekin.

Altsasun, 1999'ko Maiatzaren 23'a.
 

 
Azken modifikazioaren data: 2002/10/12