Webgunearen lehenengo orrialdera zoaz

Domingo Lumbierren aldeko aldarrikapena

DOMINGO
LUMBIER
 

Domingo Lumbierren aldeko aldarrikapena 
Domingo Lumbierreko hirigintza planaren onespenarekin, Altsasuko udalak edozein momentutan eskola zahar hau deusezteko, botatzeko bidea zabalik du.

Horrela, Altsasu herriko zonalde hau goitik behera aldatuko litzateke, porlanezko enparantzan bilakatuz, lurrazpiko aparkaleku eta guztiz. Proiektu honen barruan 75 pisuren eraikuntza dago lau solairuko eraikin haundi batean. Bide honetatiz jo ezkero espekulazioan atea zabaltzen dio. Ez ahaztu proiektu honen aurrekontua 1.000 milioikoa dela, nahiz eta zoluaren erdia udaletxearena izan.

Hau guztia ikusita, Fundamento Orain Taldeak zera proposatu nahi du:

  • Domingo Lumbier eskola zaharra mantendu eta berritu. Honela Kultur Etxe berria izango genuke eta orain "Lavaderon" eta Gure Etxean egin ezin diren ekitaldiak burutu ahal izango genituzke.
  • Domingo Lumbier inguruko lurrak berdegune bihurtu, Altsasuko bizilagunak orain ez duten aisialdirako leku lasai bat izan dezaten.
  • Hirigintza proiektuen eztabaida eta erabakietan herriko bizilagunen partehartze eta iritzia onartu, horretarako hirigintza plan orokor bat diseinatu herritarren iritziak eta pentsakerak bilduz.

Azpimarratzekoa da "aurrerapena" deituriko horrek gure herrian dagoeneko sortu duen inpaktua. Hortxe dugu autobian "Altsasuko Korapiloa" deiturikoa, gutxi barru egingo den Etxegarateko Autobidea eta aurreikusita dagoen Zangitu industri eremua. Urbasako Bargan eraiki nahi duten errota eolikoen parkea edota Sakanatik pasa daiteken Abiadura Handiko Trena ahaztu gabe.

Guzti honen aurrean ez dezagun gure historia ahaztu eta joka dezagun zentzuz Domingo Lumbierren lurreratzea eragotziz.

Altsasun, 1999'ko Apirilaren 2'a.

 
Azken modifikazioaren data: 2002/10/12